2017ko irailak 25

Aplikazio berri bat Iruñeko Alde Zaharrean ibilgailuen sarbidea kudeatzeko

ANIMSAk, Iruñeko Udalarekin batera, soluzio informatiko berri bat diseinatu du Alde Zaharrean ibilgailuen sarbidea kudeatzeko; aplikazioak, batetik, Alde Zaharrean ibilgailua sartzeko baimena eskatzeko aukera ematen du, eta, bestetik, emandako baimenen iraulketa egiten du ibilgailuen sarbidea zaintzeko kamerak kudeatzen dituen kanpo-sistemara.

amabilidadAplikazioa, webguneko tramite erraz baten bitartez, sisteman erregistratzeko aukera ematen dio interesik duen edozein herritarri, eta, halaber, haren beharretara hobekien egokitzen den taldean sartzeko eskatzeko aukera ere ematen dio. Gaur egun, sisteman 21 talde daude zehaztuta, eta haietako bakoitzak sarbide-, egonaldi- eta zirkulazio-baldintza partikularrak ditu. Tresna horrek, bestalde, matrikula jakin batentzako sarbide-eskaera egiteko aukera ematen du –aldizkakoa, aldi baterako edo iraunkorra, matrikularen taldearen arabera–.

Eta badu beste alderdi positibo bat, eskaera zertan den kontsultatzeko aukera ematen baitu webgunearen bidez. Gainera, herritarrak hala eskatu badu, mezu bat jasoko du –SMS edo e-mail bidez– haren egoera aldatzen den unean.

Prozesua are gehiago errazteko asmoz, nabarmentzekoa da 1. sektorean egoiliar-txartela duten ibilgailuen jabeek ez dutela urrats hori egin beharrik, haien ibilgailuak ofizioz baimentzen baitira automatikoki.

Bestalde, aplikazioak barne-kudeaketaren arloan eskaintzen dituen prestazio nagusien artean, honako hauek nabarmendu daitezke:

  • Sarbide-taldeen definizioa/parametrizazioa.
  • Eskaeren kudeaketa. Udaleko langileek eskaerak berrikusi eta beharrezkoak diren egiaztapenak egiten ditu; horren arabera, Udalak eskaerak baimendu edo ukatuko ditu, edo informazio gehigarria eskatuko.
  • Sarbide-eskubidea egiaztatzea. Egiaztatze-prozesu automatizatua, talde bateko kidea izateko eskubidea ematen duten baldintzak betetzen direla ziurtatzeko.
  • Baimendutako matrikulen iraulketa. Prozesu horretan, baimendutako matrikulak traspasatzen dira kameren kontrol-sistemara.
  • Integrazioa. Aplikazioa Iruñeko Udalaren beste sistema batzuekin dago integratuta, eta, beraz, ez da beharrezkoa, baldin eta eskatzaileak datuak kontsultatzeko baimena ematen badu, Udalean jada dauden datuak berriz eskatu behar izatea, hala nola erroldakoak, mugikortasun murriztua duten pertsonen aparkatze-txartelak, JEZekoak, eta abar).

Irailaren 4az geroztik, orduan jarri baitzen abian eskaeren sistema, gutxi gorabehera 5.000 eskaera jaso dira; horietatik, % 70 jada tramitatu dira.

Volver arriba