ANIMSAren Administrazio Kontseilu berria izendatu da

Joan den otsailaren 19ko Ezohiko Batzarrak kargutik bota zituen Administrazio Kontseiluko 16 kideak, eta ANIMSAren Administrazio Kontseilu berriaren osaera onartu zuen. Kontseilu berriak 14 kide izango ditu, 16 izan ordez, arinago lan egiteko eta kostuak murrizteko.
Kontseilukideetako zazpi Iruñeko Udalaren ordezkari politikoak dira, Udalak baitu kapital handiena (% 77,686).
Sei kontseilukidek beste toki-erakunde akziodun batzuk ordezkatzen dituzte: Lodosako Udala, Barañaingo Udala, Berako Udala, Erromantzatuko Udala, Corellako Udala eta Altsasuko Udala.
Eta kontseilukide batek Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioa ordezkatzen du (akziorik gabeko erakundea).
Iruñeko alkateari dagokio lehendakaritza, eta Lodosako alkateari, berriz, lehendakariordetza. Bi udal horiek sortu zuten sozietatea.
Hona hemen ANIMSAren Administrazio Kontseilu berriko kideak:
- Lehendakaritza: Joseba Asirón Sáez (Iruñeko Udala)
- Lehendakariordetza: Laura Remírez Noguera (Lodosako Udala)
- Kontseilukidea: Iñigo Anaut Peña (Iruñeko Udala)
- Kontseilukidea: Endika Alonso Irisarri (Iruñeko Udala)
- Kontseilukidea: Cristina Ibarrola Guillén (Iruñeko Udala)
- Kontseilukidea: Carmen Alba Orduna (Iruñeko Udala)
- Kontseilukidea: Marina Curiel García (Iruñeko Udala)
- Kontseilukidea: Mikel Armendáriz Barnechea (Iruñeko Udala)
- Kontseilukidea: María Lecumberri Bonilla (Barañaingo Udala)
- Kontseilukidea: Aitor Elexpuru Egaña (Berako Udala)
- Kontseilukidea: Aitor Sola Ochotea (Erromantzatuko Udala)
- Kontseilukidea: Gorka García Izal (Corellako Udala)
- Kontseilukidea: Javier Ollo Martínez (Altsasuko Udala)
- Kontseilukidea: Xabier Alcuaz Andueza (FNMC eta Tafallako Udala)
Halaber, Administrazio Kontseilu berriak Txema Aguinaga Pérez izendatu du ANIMSAren zuzendari kudeatzaile, 4 urterako.