2015eko urriak 26

ANIMSAK kide diren toki entitateen antibirusaren lizentziak berritu zituen joan den irailean

VIRUSANIMSAk kide diren Toki Entitateetako ordenagailuetan instalatutako Symantec antibirusaren lizentzia guztiak berritu zituen, 2015eko irailean iraungitzekoak baitziren.

Gaur egun kasik ordenagailu guztiak, baita sakelako telefono gehienak ere, internetera konektatuta daude. Eszenatoki horretan eta sarean gero eta software gaizto gehiago baitago, ez dago inolako zalantzarik antibirusek ezinbesteko eginkizuna betetzen dutela gure ordenagailuetan.

Egunero agertzen dira birus berriak interneten; hortaz, gure antibirusa eraginkorra izanen bada ia minuturo eguneratu behar da, eta, jakina, ezinbestekoa da, baita ere, eguneratze hori modu automatikoan gertatzea, guk esku hartu behar izan gabe.

Horregatik guztiagatik, antibirus baten lizentzia eskuratzen dugunean, hori etengabe eguneratzeko zerbitzua ere eskuratzen dugu, baina lizentziak iraungitze-data bat izaten du eta beharrezkoa da hura berritzea eraginkortasunari eusteko.

ANIMSAn, epemuga horien gaineko kontrola zaintzen baitugu, lizentziak berritzeari ekin diogu gure erabiltzaileei inolako trabarik sortu gabe. Symantec antibirusaren lizentziak berritzearen prezioa, gutxi gorabehera, 10 euro da ordenagailu eta urte bakoitzeko.

Volver arriba