2025eko abuztuak 28

ANIMSAk funtzionaltasun berriak txertatu ditu web-orrialdeetan

ANIMSAk berrikuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, bai gure bezeroei bai herritarrei zerbitzurik onena eskaini ahal izateko

Foto noticia

Adimen artifizialaren bidez edukia sortzea

ANIMSAk berrikuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, bai gure bezeroei bai herritarrei zerbitzurik onena eskaini ahal izateko. Azken urteetan, udal web-orriak instituzioen komunikazio-kanal nagusia bilakatzeaz gain, hiritarrak informatuta mantentzeko erreferentziazko erakusleiho bihurtu dira.

Gero eta gehiago zarete zuen presentzia digitala bermatzeko ANIMSAn konfiantza jartzen duzuenak. Hala ere, ondo dakigu web-orri bat izate hutsa ez dela nahikoa; ezinbestekoa da albisteekin, gertakariekin eta garrantzizko informazioarekin eguneratuta mantentzea. Bai denborari bai baliabideei dagokionez, eguneratze-lan hori da garestiena, hain zuzen ere, erakunde askorentzat.

Hori dela eta, ANIMSAk adimen artifizialean (ChatGPT) oinarritutako funtzionaltasun berri bat garatu du. Horren bidez, errazagoa izango da edukiak (albisteak eta gertakariak) sortzea eta komunikazio digitalari lotutako eginbeharrak aurrera eramatea.

Teknologia horren erabilerak kostu jakin bat duenez, lehenengo fasean bi erakunde pilotu hautatuko dira —edukiak maiz eguneratuko dituztenak— teknologiaren erabilera ebaluatzeko eta horren kostuaren balioespena egiteko.

 

Nola funtzionatzen du?

Funtzionamendua oso sinplea da. Nahikoa da testuaren edizio kutxatik, “Adimen artifizialaren bidez edukia sortu” botoia sakatzea.

Funtzionaltasun hori erabili baino lehen, garrantzitsua da honako hau kontuan izatea:

Emandako informazioa kanpo-tresna bati helaraziko zaio. Hori dela eta, ziurtatu ez duela datu pertsonalik ez eta informazio konfidentzialik.

Behin baldintza horiek onartuta, adimen artifiziala lagungarria izan daiteke hainbat eginbeharretarako:

Erabilgarri dauden aukerak

  • Albiste bat idaztea irudi edo PDF batetik abiatuta: Adimen artifizialak artxiboaren irudizko edo testuzko edukia aztertu eta automatikoki sarrera informatibo bat idazten du, zeina zuzenean editorearen testu-kutxan txertatzen den.
  • PDF edo irudi batetik testua ateratzea: Aukera honen bidez, ateratako testuzko edukia zuzenean edizio-gunean txertatu daiteke, gero errazago moldatu edota argitaratu ahal izateko.
  • Testu oso bat sortzea ideia edo zirriborro batetik abiatuta: Ideia labur edo esaldi batzuk txertatuta, adimen artifizialak berrikusteko eta argitaratzeko prest dagoen testu zabalago eta egituratuago bat sortzen du.

➡️ Ikus GIF animatuaren adibidea

 

Web produktuen inguruko berrikuntzak argitaratzea WordPress-en idazmahaian

Garapen berrien, web-produktuen, eguneraketen eta hobekuntzen inguruan erakundeak momentu oro informatuta egoteko helburuarekin, ANIMSAn informazio-widget berri bat txertatu dugu WordPress-en idazmahaian.

Osagarri horrek web-zerbitzuei lotutako berrikuntzen zerrenda eguneratua aurkezten du, besteak beste:

  • Udal-webguneetarako erabilgarri dauden funtzionaltasun berriak.
  • Sistemaren errendimendu edo segurtasun hobekuntzak.
  • Aldaketak interfazean edo edizioan.
  • Produktuen mantentze-lanei edota bilakaerari buruzko garrantzizko jakinarazpenak.

Era horretan, erakunde bat bere web-orriko kudeaketa-panelera sartzen den bakoitzean, informazio horretarako sarbide zuzena eta eguneratua izango du, kanpoko kontsulta gehigarriak edo kanpoko komunikazioak egin beharrik gabe.

➡️ Ikus GIF animatuaren adibidea

Volver arriba