2026ko urtarrilak 28

ANIMSAk berriz ere antolatuko ditu Udal Informatikari buruzko Nafar Topaketak

Foto noticia

Martxoaren 6an, Udal Informatikari buruzko Nafar Topaketen edizio berria egingo du ANIMSAk. «Pertsonen bultzada, teknologiaren laguntza» lelopean, jardunaldia El Toro hotelean (Berriobeiti) egingo da.

Topaketak bizikidetzara eta parte hartzera bideratuta egongo dira. Halaber, informazioaren eta komunikazioaren teknologien alorreko azken joerak zein udalen egunerokoarekin lotutako ideiak eta esperientziak partekatzeko unea izango dira.

Jardunaldiaren 6. edizioaren egitaraua eta izena emateko modua laster argitaratuko dira.

Volver arriba