2025eko irailak 29

ANIMSAk bere irtenbide berria aurkeztu du toki entitateen gardentasun atarietarako

Sistema berri honek informazioa antolatzea eta dokumentazioa kargatzea errazten du, eta, aldi berean, herritarrei dagokienez Atariaren aurkezpena argia eta atsegina da.

Foto noticia

ANIMSAk Gardentasun Atarirako prestatu duen soluzio tekniko berria eskuragarri dago jada AUNA-Sedipualb@ ezarrita duten toki entitateentzat. Sistema berri honek informazioa antolatzea eta dokumentazioa kargatzea errazten du, eta, aldi berean, herritarrei dagokienez Atariaren aurkezpena argia eta atsegina da.

Orain arte udaleko teknikariek WordPress eduki-kudeatzailean kargatu behar zuten informazioa, eta soluzio berrian, berriz, Sedipualb@ plataforma erabiltzen da. Funtzionamendua honako hau da: SEGEX espediente-kudeatzailean gardentasun-espediente bat sortzen da, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak markatutako karpeta-egiturarekin. Sedipualb@ plataforman bidezko baimenak dituen pertsona orok informazioa sartu ahal izango du gardentasun-espediente honetan, gainerako espedienteekin egiten duen bezala. Gainera dokumentazioa zuzenean argitaratuko da beste espediente batzuetatik.

Beraz, jada ez da WordPressi buruzko ezagutzarik beharko informazioa Gardentasunaren Atarian kargatzeko. Udaleko langileek dokumentazioa Gardentasuna espedientean kargatzen dutenean, herritarrek berehala ikusi ahal izango dute Gardentasunaren Atarian aurkezpen argi eta erakargarriarekin eta irisgarria izango da webgunetik eta egoitza elektronikotik.

Soluzio hau ezarpenak ez die inolako kosturik ekarriko tokiko erakundeei, AUNA-Sedipualb@ren mantentze-kuotaren barruan sartzen delako. Irailaren 24an soluzioa aurkeztu genien tokiko erakundeei, eta harrera ona izan zuen. Hogeita hamarretik gora erakundek eskatu dute dagoeneko.

Gardentasunaren Atarirako soluzio tekniko berria Administrazio Elektronikoaren Sedipualb@ plataforma publikoaren esparruan garatzen den lankidetzari esker lortu da; komunitate horretan herrialde osoko 1.000 erakunde publiko baino gehiago daude. Kasu honetan Huescako Diputazioak diseinatu zuen Gardentasun Atariaren soluzioa, ondoren ANIMSAren ingurunera egokitu dena.

Volver arriba