2024ko ekainak 5

ANIMSAk 8,4 milioiko aurrekontua onartu du

Foto noticia

Maiatzaren 20an, ANIMSAren Akziodunen Batzar Nagusia egin zen, eta 28 akziodunek parte hartu zuten; hau da, kapitalaren % 87,2k. Saioan, 2023ko kontuak, emaitzaren aplikazioa, Administrazio Kontseiluak egindako kudeaketa eta 2024rako aurrekontuak onartu ziren. Gastuen atalean, 8.404.843,66 eurokoa da aurrekontua, eta aurreikusitako diru-sarrerak 8.428.259,81 eurokoak dira.

2024ko kuoten zenbatekoari dagokionez, % 3 handitu dira 2023ko ekitaldiarekin alderatuta, zerbitzuen hobekuntza sendotzeko eta PAIFean jasotako proiektuei erantzuna emateko.

Volver arriba