ANIMSA zure zerbitzura: Ezarpen Proiektuetako Bulegoa
Sartu, dena azalduko dizut eta!
Tokiko erakundeen digitalizazioak onura asko dakartza: haien eraginkortasuna hobetzea, zereginak erraztea eta herritarrei zerbitzu hobe bat eskaintzea. Dena dela, eraldaketa digital horrek beldurra ematen du batzuetan, digitalizazioak eboluzio kultural bat ere badakarrelako, prestakuntza behar delako eta lan-errutinetan aldaketak eragiten dituelako.
Erakundeak ANIMSAra batzen direnean edo tresna zein aplikazio berri bat erabiltzen hasten direnean, haien langileei laguntzeko Ezarpen Proiektuetako Bulegoa daukagu. Haren eginkizunak? Aplikazioak prestatzea, prozedurak egokitzea, lantaldeei prestakuntzak ematea eta, azken batean, AMINSAk eskaintzen dituen tresnak haien egunerokora moldatzea.
Ezarpen eta Prestakuntza Zerbitzuek osatzen dute Bulegoa, eta beste sail batzuekin batera lan egiten dute, bezero bakoitzak une bakoitzean behar duenarekin bat datorren laguntza osoa eskaintzeko.
Urteetan zehar, hainbat eta hainbat proiektutan parte hartu du, besteak beste:
- AUNA eta ON@ martxan jartzeak administrazio elektronikoaren erabilera sendotzeko eta tokiko erakundeak beste administrazio batzuekin lotzeko balio izan du.
- Erakunde berriak elkartu dira ANIMSAren ekosistemara. Ia ekitaldi ekonomiko osoa hartzen duen prozesu luzea da, baina halaber oso atsegina. Une honetan Murchanteko Udala, Erriberako Mankomunitatea, Lizarraldeko Kontsortzio Turistikoa eta Barañaingo Udaleko Kontabilitate Saila ari dira elkartzen, eta laster Gazteluberriko Udala, Bortzirietako Zerbitzuen Mankomunitatea eta Zangozerriko Zerbitzu Mankomunitatea ere izango dira gurekin.
- Zerbitzuen benetako kostua kalkulatzeko aplikazio berria martxan jartzea. Aurtengo martxotik aurrera ezarriko da, eta asko erraztuko du erakundeen gardentasuna eta barne-kudeaketa.
Horrenbeste proiekturi aurre egiteko, batzuetan aldi berean, Ezarpen Proiektuetako Bulegoak zortzi laguneko lantaldea du. Gehienak sektore publikoko erakundeei laguntzen ibilbide luzea duten emakumeak dira, “denaren zero kilometroan” egoten ohituak daudenak, proiektu guztien sorlekuan. Lantaldea balioaniztuna eta malgua da, modu planifikatu eta koordinatuan lan egiten du eta gai da prozesu ezberdinetan parte hartzeko eta elkarren artean oso ezberdinak diren erakundeekin lan egiteko. Horixe nahi dugu: zeharkakotasun hori Iruñeko Udalari eta Nafarroako gainontzeko tokiko erakundeei eskaintzen zaizkien zerbitzu eta tresnetara hedatu.
Proiektu, ezarpen eta prestakuntza bakoitza Bulegoa osatzen duten langile horien lan koordinatuan datza. Haien lanari esker, sektore publikoko erakunde nafarrek laguntza argia eta hurbila jasotzen dute. Esan liteke haiek irekitzen dituztela ANIMSAko ate eta zerbitzuak zera esanez: “Sartu, dena azalduko dizut eta!”.