ANIMSA Nafarroako Udaletarako Zerbitzuen I. Azokan izango da

Urriaren 4an eta 5ean Ayuntalia, Nafarroako Udaletarako Zerbitzuen I. Azoka egingo da Ribaforadan, hain zuzen ere Ribaforada Arenan. Herri horretako udalak eta Matukio agentziak antolatu dute, Nafarroako Gobernuarekin eta Aismar taldearekin elkarlanean.
Nafarroako udal guztiei zuzenduta dago ekitaldia. Ekitaldi horretan egongo diren enpresek zerbitzuak ematen dizkiete administrazio publikoei askotariko arloetan; besteak beste, kultura, osasuna, kirola, lege-aholkularitza, ingurumena eta berdintasuna. Azokan, aurkezpenak eta hitzaldiak ere izango dira, sektoreko adituek ezagutzak, joerak eta esperientziak partekatzeko.
ANIMSAk stand propioa izango du, eta, han, administrazio publikoen eraldaketa digitalerako dauzkan zerbitzuak eta produktuak erakutsiko ditu.
Beste ekitaldi batzuk
Urriak 10 eta 11, Málaga: Toki Administrazioko Modernizazioaren eta Kalitatearen Jardunaldiak
Urriak 17 eta 18, Albacete: II. Sedipualb@ Biltzarra, “Zerbitzu digital publikoak berrerabiltzearen alde”
Urriak 23, Navarra Arena: UPNAren Enplegu eta Ekintzailetza Topaketa.
Urriak 24 eta 25, Valentzia: NovaGob Berrikuntza Publikoko Biltzarra