2026ko uztailak 30

ANIMSA, Nafarroako toki-erakundeen erosketa-zentrala

Foto noticia

ANIMSAk Erosketak egiteko Sistema Dinamiko (SDC, gaztelaniaz) berri bat argitaratu du. Kontratazio malguak egiteko tresna bat da eta gai da teknologia-aldagarritasun handiko agertokietara eta zehaztapen aldakorretara egokitzeko, betiere, eskurapen bakoitzean efizientzia eta gardentasuna bermatuz. SDC berriaren xedea da laguntza teknikoa kontratatzea zibersegurtasuneko proiektuak, IKT proiektuen kudeaketak, sistemak eta komunikazioak eta softwareen garapenak eta mantentze-lanak egiteko. Gaur egun, 75 hornitzaile homologatu daude martxan dauden lau SDCetan eta tresna estrategikoa bihurtu dira toki-erakundeei zerbitzurik onena emateko..

2020an ANIMSAk bere lehen Sistema Dinamikoa ezarri zuen informatika-lizentziak eskuratzeko 2020-2024 urteetan (448) bere toki-erakundeentzat. Hala, abantailatsuagoa zen eskuraketa, bolumen handiagoak erosten zituztelako.

Erosketen Sistema Dinamikoaren lizitazio-prozedura hau da: lehen fasean enpresa hornitzaileak homologatzen dira eta gero modu mugatuan lizitatzen da. Hala, lizitatzaile homologatuak eskaintzak aurkeztera gonbidatzen dira plegu batekin bat etorriz. Plegu horretan, SDCren indarraldian beharrezkoak diren ohiko erabilerako edo laguntzako ondasunak hornitzeko kontratuen baldintza bereziak eta teknikoak ezartzen dira. Adjudikazio-irizpideak automatikoak izaten dira beti.

ANIMSAren lehen SDCren helburua izan zen ahal zen heinean aurreratzea zenbait izapide. Zehazki, Nafarroako Kontratu Publikoen Foru Legeak ANIMSAri obligazio batzuk ezartzen dizkio 15.000 euro baino gehiagoko (BEZik gabe) balio zenbatetsia duten eskuratzeak egiten dituenean, lehia-, publizitate-, berdintasun- eta objektibotasun-printzipioak betez, eta erosketa-beharrak sortzen diren unerako uzten dute administrazio-izapide txikiagoak egitea. Modu horretan, prozesua ahalik eta azkarrena da eta kontratazio hobea bermatzen da. Gainera, modu gardenean ezartzen dira hautatutako hornitzaileek bete behar dituzten baldintzak eta SDCn erakusten da horrelako produktuen merkatuaren errealitatea, zeinaren garapen teknologikoa etengabea den.

Hornidurako SDC hori guztiz arrakastatsua izan zen softwareak azkar eskuratzea bermatzeko. Horregatik, errepikatu egin zen hardwarea eta gai kontsumigarriak eskuratzeko eta softwarerako berritu egin da:

Baina ANIMSAk pauso bat gehiago eman zuen eta kontratazioa arrazionalizatzeko sistema hori zerbitzuak kontratatzeko erabiltzen hasi zen. 2022an, Next Generation EU programaren funtsekin, eta zerbitzuen kontratazio efizientea arintzeko eta errazteko helburuarekin eta prozedura guztiz elektroniko eta ireki baten bidez, ANIMSAk toki-administrazioarentzat IKT zerbitzuak emateko enpresak homologatzeko lehen prozesua martxan jarri zuen, Erosketen Sistema Dinamiko baten kontratazio-modalitatean oinarrituta: Laguntza teknikoaren SDC IKT proiektuak garatzeko 2022-2026 urteetan (470). Ordutik aurrera metatu den esperientziak frogatu du erabilgarria dela eta, horrela, ANIMSAk fidagarritasunez kudeatzen ditu bezeroak diren toki-erakundeen enkarguak.

2026ko ekainean bukatu zen aurreko homologazioko lau urteko indarraldia. Horrenbestez, ANIMSAk sistema horren bigarren bertsioa martxan jarri zuen: Laguntza teknikoaren SDC toki-administrazioaren eraldaketa digitalerako zerbitzuetarako 2026-2030 urteetan (514).

Tresna estrategiko gisa konfiguratu zen IKT sektoreko ahalik eta enpresa gehienek parte hartzea errazteko, beren tamaina edo nolakotasuna gorabehera, eta kolaborazio publiko-pribatua sustatu zen.

ANIMSAk, bere tokiko 199 erakunde akziodunen erakunde instrumental eta bitarteko propio gisa, ohiko moduan enkarguak jasotzen ditu bezero dituen toki-erakundeen eraldaketa digitalerako. Horietarako ez ditu eskuragarri baliabide propio nahikorik une jakin batean lana egiteko eta beharrezkoa izaten da laguntza tekniko aditua azpikontratatzea.

Horregatik, ezinbestekoa da beharbada azpikontratatu beharreko laguntza teknikoa azkar eta modu efikazean kontratatzeko sistema bat izatea, ANIMSA gai izan dadin kalitatearekin eta epeen barnean bere gizarte-estatutuekin bat etorriz esleituta dituen eskumenak egikarituz ematen dituen zerbitzuak eskaintzeko.

IKT proiektuak garatzeko laguntza teknikoko SDC berria kategoria hauetan egituratuta dago:

  • 1. sorta/kategoria: Toki-administraziorako IKT proiektuak kudeatzea
  • 2. sorta/kategoria: Zibersegurtasuna
  • 3. sorta/kategoria: Sistemak eta komunikazioak
  • 4. sorta/kategoria: Softwareak garatzea eta mantentzea

Erabaki da Kontratu Publikoen Foru Legearen 84. eta 85. artikuluetan xedatuta dagoen SDC arrazionalizatzeko sistema hori erabiltzea zerbitzuak kontratatzeko eta lizitazio-deialdirik ez egitea kontratu itxi bat edo esparru-akordio bat formalizatzeko. Izan ere, agerikoa da ezinezkoa dela aurretiaz zehatz eta mehatz jakitea zeintzuk diren laguntza teknikoko beharrak eta, gainera, beharrezkoa da azkar kontratatu ahal izatea beharraren berri izaten denean. Horniduretarako beharrezkoa zen. Izan ere, prezioak aldakorrak dira eta eraldaketa teknologikoak azkarrak direnez, zaharkituta geratzen dira erreferentziak epe oso laburretan.

ANIMSAren SDCen zifrak:

Gaur egun martxan dauden lau SDCtan 75 hornitzaile homologatu daude; horietatik % 67 ETEak dira eta % 29k Nafarroan dute egoitza.

Indarrean dauden lau SDCak irekita daude parte-hartzerako. Hau da, indarraldian zehar enpresa berriek homologatzen jarraitzen dute.

 

Volver arriba