ANIMSA DIBULGAZIO-SAIOAK
ANIMSAk eskualdeko bost bilera egin zituen ekainean, Nafarroako tokiko erakundeetan Administrazio Elektronikoa ezartzeko estrategia aurkezteko.
Datorren urrian, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen azken zatia eta Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legea sartuko dira indarrean. Hainbat zalantza eta kontu sortzen ari dira haren aurrean; beraz, ANIMSAk bost saio antolatu zituen kide diren Nafarroako tokiko erakundeetako egoera azaltze aldera.
Saio horietan azaldu zuen tokiko erakundeen eraldaketa digitala prozesu INTEGRAL bat dela, tokiko erakundeetako kudeaketa osoan eragingo baitu. Hori dela eta, argi eduki behar dugu eraldaketa digitaleko gure ESTRATEGIA ez dela soilik papera “klik” batekin ordezkatzea edo aplikazio bat instalatzea. Prozedura konplexu bat da, non lan egiteko “moduak”, barne-antolamendua, prestakuntza eta dibulgazioa aldatuko diren, bai udal-langileen esparruan, bai herritarrenean. Eta eraldaketak ANIMSAren, besteak beste, babesa eta laguntza behar du (Nafarroako tokiko erakundeena da).
Gainera, eraldaketarekin lagunduko diguten tresna berriak aurkeztu ziren saio horietan:
- Espedienteak kudeatzeko interfaze berria.
- Egoitza Elektroniko berria.
- Mugikortasuneko sinadura.
Bestetik, saioetan zehar, Administrazio Elektronikoaren “eraikina” nolakoa den erakutsi zitzaien bertaratutakoei, ahaztu gabe urbanizazio zabalago baten barruan gaudela eta bertan dauden beste “eraikin” batzuekin bat egin beharko dugula; esaterako, ministerioko tresnak (SIR, Notific@, Apoder@, Datos, eta abar), prozeduren katalogoaren definizioa, ENS, eta abar.
