ANIMSA Berrikuntzaren eta Zerbitzu Publikoen XVI. Kongresu Nazionalean
Herrialde osoko 364 erakunde publikok eta 70 erakunde pribatuk parte hartu zuten La Nave-n (Madrilen) otsailaren 25 eta 26an egindako Berrikuntzaren eta Zerbitzu Publikoen XVI. Kongresu Nazionalean (CNISean). ANIMSAri dagokionean, Aplikazioen Berrikuntzako, Proiektuak Ezartzeko Bulegoko eta Zuzendaritzako langileak bertaratu ziren.
Administrazioen barrutik aldaketa bultzatzen dutenen topagune izan zen ekitaldia. Hitzaldiak, mahai-inguruak, proiektuen aurkezpenak eta networking-guneak izan ziren, lankidetza-ingurune batean hausnarketa sustatu eta benetako esperientzietatik ikasteko.
Edizio honetan, sei arlo tematikoren inguruan egin ziren jardunaldiak, hain zuzen, eremu publikoan berrikuntzak dituen erronka nagusien inguruan:
- AA eta datu publikoak: adimen artifiziala eta datuen kudeaketa adimentsua.
- Konfiantza digitala: identitate digitala eta zibersegurtasuna konfiantzazko administrazioaren zutarri gisa.
- Govtech ekinean: irtenbide teknologikoak eta lankidetza publiko-pribatua administrazio eraginkorrago bat lortzeko.
- Hiritartasun digitala: pertsonengan eta arlo publikoarekin dituzten bizipenetan zentratutako zerbitzuak.
- Talentu publikoak: eskumenen garapena, lidergoa eta antolakuntza-kultura eraldatzailea.
- Bide jasangarri eta etikoa: digitalizazio arduratsua, jasangarritasuna eta etika publikoa.
2026ko CNIS Sariak
Kongresuan bertan CNIS Sariak banatu ziren. Edizio honetan 200 hautagaitza baino gehiago aurkeztu ziren, eta kopuru horrek agerian uzten du zelako momentu garrantzitsua bizi duen berrikuntza publikoak estatuan. Horiek guztietatik, hamaika finalista hautatu ziren hainbat esparrutan duten eragin errealarengatik, hain zuzen, hiritarrengan, datuen eta adimen artifizialaren aplikazio estrategikoan, zerbitzu publikoen hobekuntzan, administrazioaren sinplifikazioan, eta administrazioen eta teknologia-sektorearen arteko lankidetzan duten eraginarengatik.