2017ko apirilak 25

ANIMSA bere akziodunen entitate instrumental bat da

ANIMSAko akziodun guztiek adierazpen bat egin behar dute Nafarroako Kontratazio Atarian, non aitortu behar duten ANMSA entitate instrumental bat dela.

gestio_directa_miniANIMSA bere kapital sozialean parte hartzen duten toki entitate guzti-guztien informatika-zerbitzuak zuzenean kudeatzeko modu bat da, eta haien entitate instrumental bat, araudian exijitutako betekizun guzti-guztiak kontuan hartuta.

ANIMSAk bi izaera horiek izateak ondorio garrantzitsuak ekartzen ditu berekin:

a) Akziodun guztiek, baita haien mende dauden erakundeek ere (erakunde autonomoak, udal sozietateak, eta abar) modu zuzenean egin diezaioketen ANIMSAri, kontratazio publikoaren espedienterik gabe, informatika-izaerako zerbitzu-emateari edo horniketari buruzko behar adina mandatu, ANIMSA ez baita “kanpo hirugarren” bat jabeak diren toki erakundeentzat.

b) ANIMSA ez izatea beste informatika-hornitzaile bat; izan ere, akzioduna izateak berekin dakar sozietatea zuzenean kudeatzeko modu gisa aitortzea, eta hari esleitzea toki erakundearen informatika-zerbitzuen barne-kudeaketa, barneko beste administrazio-departamentu bat balitz bezala.

c) Akziodunek behar bezalako kontrola dutela ANIMSAn, honako hauen bidez:
– ANIMSAk egindako Jarduketa, Inbertsio eta Finantzazioko Programa baten urteko onespena.
– Ordezkapena sozietatearen organoetan, bai Administrazio Kontseiluan, bai Ordezkaritza Batzordeetan, bai Akziodunen Batzorde Nagusian.

Hori guztia alde batera utzi gabe, akziodun bakoitzak aitortu behar du espresuki ANIMSA bere entitate instrumental gisa, Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 8. artikuluan aurreikusitakoarekin bat; hori egiteko, dagokion akordioa onetsi behar da, eta gero Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratu. Akordio hori behin bakarrik adostuko da, eta horren barnean zehaztu behar da ANIMSAk jokatu ahal izanen duen jarduketa-esparrua, hau da, tokiko informatikaren funtzionamendu, mantentze-lan eta garapenerako beharrezkoak diren zerbitzu guztiak.

Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan gurekin honako helbide honetan: gestion@animsa.es

Volver arriba