Administrazio elektronikotik datuen kudeaketa adimendunera
Azken urteetan ANIMSAk toki-erakundeak digitalizatzeko egin duen lanaren erdigunea izan da herritarrek zerbitzu publikoak online erabili ditzaketela bermatzea eta egoitza elektronikoetan espedienteen kudeaketa automatizatua erraztea.
Automatizazioak
ANIMSAk askotariko prozesuak automatizatu ditu: hirigintza-lizentzien eskaerak, etxebizitzak birgaitzeko laguntzak kudeatzea, aurretiko hitzorduak, gardentasun-atari berriak, isunak ordaintzea, herritarren karpetako ziurtagiriak ematea…
Digitalizazioan ez dira bakarrik espediente fisikoak PDF agiri bihurtu, baizik eta egitura aldatu da eta horrek eragin egin die informazio-fluxuei, lan egiteko eta antolatzeko moduari, prozesuak sinplifikatu ditu eta langileak trebatu behar izan dira.
Datuen kudeaketa adimenduna
Egoera horretan txertatu da Adimen Artifiziala (aurrerantzean, AA), tradizionalki giza adimena behar zuten zereginak egiteko gai den teknologia. Hori dela-eta administrazio elektronikoa datuen kudeaketa adimendunerantz garatzen ari da.
Administrazioan AA erabiltzean baliabideak optimizatzen dira eta efizientzia, zerbitzuen kalitatea eta erabakiak hartzea hobetu egiten dira. Horrenbestez, potentzial ikaragarria duen teknologia da eta ongi funtzionatzeko informazio koherentea, kalitatezkoa eta egituratua behar du. AAren erregaia datu zehatzak eta antolatuak dira. Trazabilitaterik eta datuen gobernurik gabe AAk ematen dituen erantzunak ez dira fidagarriak.
Zerbitzu publikoa
Toki-erakundeek AA fidagarria behar dute eta zerbitzu publikora bideratuta egon behar da. Horregatik, ANIMSAn AA ezartzeko datu fidagarriak erabiltzen ditugu, planifikatuta lan egiten dugu eta arriskuen kudeaketa egokia egiten dugu, etikan, interes orokorrean eta oinarrizko eskubideen errespetuan oinarrituta.