Adimen Artifiziala egoitza elektronikoetan
Sedipualb@ ANIMSAk Nafarroako hainbat toki-erakundeetan ezarri duen administrazio elektronikoko plataforma da eta azken berritasunetako bat da AA aplikatzea eskaerak interpretatzeko.
AAri esker instantzia nagusietako erregistro-idazpenak automatikoki esleitzen zaizkie izapide-zerbitzuei: sistema fase pilotuan dago eta instantzia nagusietako informazioa irakurriko du (zerbitzu jakin bat aurretik esleitu gabe) eta edukiaren arabera zerbitzu bati ala besteari esleituko dio.
Funtzionaltasun berri horri esker, eskaera bakoitzerako helmuga bat proposatzeaz gain, eskaeraren testuko akatsak zuzentzen dira, atxikien deskribapena hobetzen da, atxikiak irakurriz eskaeraren laburpena proposatzen da eta euskaratik edo herritarrek eskaerak aurkeztu dituzten beste hizkuntza batzuetatik gaztelaniara itzultzeko gaitasuna ere badu.
Esleipen automatikoak berrikusi egin behar dira, baina horiei esker herritarrei azkarrago erantzuten zaie.