2026ko Akziodunen Batzar Orokorraren deialdia
Datorren maiatzaren 25an, 13:30ean, Akziodunen Ohiko Batzar Orokorra eginen dugu, modu presentzialean, Iruñean, deialdi eta gai zerrenda honen arabera:
ASOCIACIÓN NAVARRA DE INFORMÁTICA MUNICIPAL, S.A.
Administrazio Kontseiluak, 2026ko martxoaren 30n egindako bilkuran, ASOCIACIÓN NAVARRA DE INFORMÁTICA MUNICIPAL, S.A.ren akziodunei Ohiko Batzar Orokorrerako deia egitea erabaki zuen. Batzar hori lehenengo deialdian egingo da, 2026ko maiatzaren 25an (astelehena), 13:30ean, eta, beharrezkoa izanez gero, hurrengo eguneko ordu berean, “Fabrica de Gomas” (Fuente de la Teja kalea 12, 3 lokala, 31006 Iruña, Nafarroa). Hona hemen
GAI-ZERRENDA:
- 2025ko abenduaren 31n itxitako ekitaldi ekonomikoari dagokion urteko kontuak, kudeaketa-txostena eta emaitza aplikatzeko proposamena aztertu eta, hala badagokio, onartzea.
- 2026eko ekitaldirako aurrekontu ekonomikoak onartzea.
- Jarduera, Inbertsio eta Finantzaketa Programak (PAIF) eta kuoten politika 2026eko ekitaldirako.
- Kontseilaria izendatzea.
- Hartutako erabakiak formalizatu eta betearazteko ahalmenak eskuordetzea.
- Galde-eskeak.
- Batzarraren akta irakurtzea eta, hala badagokio, onartzea..
Kapital Sozietateei buruzko Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz, akziodunek, gestion@animsa.es helbide elektronikoaren bidez (eskaera hori egiteko beste bide batzuk erabiltzearen kaltetan izan gabe), beharrezkotzat jotzen dituzten txostenak eta argibideak eskatu ahal izango dituzte gai-zerrendako gaiei buruz.
Era berean, akziodunek sozietatearen egoitzan aztertu, eskatu eta eskuratu ahal izango dituzte, doan, Batzarrak onartu behar dituen agiriak eta gai-zerrendako puntu guztiei buruzko akordio-proposamenak, edo berehala eta doan bidali ahal izango dituzte. Aurrekoa gorabehera, informazio hori online kontsultatu ahal izango da helbide honetan: Animsaren egoitza elektronikoa.
Iruñean, 2026ko apirilaren 23an
Sin.: Isabel Segura Martínez
Administrazio Kontseiluko idazkaria