2014ko urriak 30
10 “erabilera oker”, Facebooken ustez kontu bat ezabatzeko arrazoia izan daitezkeenak
Facebookeko kontu bat ezabatzea ia ezinezkoa izan daiteke batzuetan; halere, erakunde eta enpresa batzuen kasuan, Facebookek berak egiten du bere kasa. Zergatik?
- Profil pertsonalak erabiltzeagatik enpresa eta erakundeentzat, orrialdeak erabili beharrean.
- Izen faltsuak erabiltzeagatik.
- Kontu bikoitza izateagatik.
- Egilearen baimena ez izateagatik eduki batzuk argitaratzeko.
- Neurriz kanpoko publizitatea egiteagatik beste horma batzuetan.
- Aldi berean lagun gehiegi gehitzeagatik.
- Talde gehiegiko kide egiteagatik.
- Mezu bera idazteagatik horma gehiegitan.
- “Ukituak” modu masiboan erabiltzeagatik.
- Spam bilakatzeagatik.
