ANIMSA

INFORMAZIOA EMATEKO BETEBEHARRARI BURUZKO KLAUSULA – Informazio-eskaerarako

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Azken eguneratzea:

Ondokoen berri ematen zaio erabiltzaileari, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua betetze aldera (aipatu erregelamenduaren bidez, pertsona fisikoen babesa arautu zen, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez):

  1. Nor da zure datuen TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

Asociación Navarra de Informática Municipal SA (ANIMSA) IFZ-A31152150

Posta-helbidea: Armada etorbidea 2, 8. solairua, 31002 Iruña (Nafarroa)

Telefono-zenbakia: 948 420 800 – Faxa: 948 420 808  – e-posta: animsa@animsa.es

Datu Babesaren Ordezkaria: dpd@animsa.es

  1. Zer HELBURUTARAKO tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zehaztutako kontsulta edo eskaera artatzea.

  1. Zenbat denbora GORDETZEN ditugu zure datuak?

Datu pertsonalak gordeko dira kontratuzko harremanari erantzuteko beharrezkoak diren bitartean, eskaerei erantzute aldera. Edonola ere, gordeko dira interesdunak ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean, eta, era berean, gordeko dira harik eta datu-motaren arabera finkatuta dauden legezko betebeharrak betetzen diren arte.

  1. Zer LEGITIMAZIO dugu zure datuak tratatzeko?

Informazio-eskaeretarako: Datuen tratamendurako legezko oinarria ukitutako pertsonaren baimena da (DBEOren 6.1.a art.), izena ematean espresuki emandako baimenaren bidez.

  1. Zer HARTZAILERI ematen diegu zure datuen berri?

Legez behartuta gaudenean izan ezik, ANIMSAk ez die datuen berririk ematen hirugarrenei, eta ez du egiten datuen nazioarteko transferentziarik.

  1. Datuak ematen dizkiguzunean, zer ESKUBIDE dituzu?

Aplikagarri den araudian ezarritakoari jarraituz, honako eskubide hauek dituzula adierazten dizugu:

  • ANIMSA zure datu pertsonalak tratatzen ari al den berresteko.
  • Zure datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerrak zuzentzea eskatzeko edo, hala dagokionean, datuak ezabatzea eskatzeko, besteak beste, datuak jada ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako.
  • Zure datuen tratamendua mugatzeko (inguruabar jakinetan), eta, beraz, etorkizunean ez tratatzeko; halakoetan, ANIMSAk erreklamazioak egiteko edo horiek defendatzeko soilik gordeko ditu.
  • Zure datuen tratamenduari aurka egiteko (inguruabar jakinetan); halakoetan, ANIMSAk datuak tratatzeari utziko dio, bi salbuespenekin: premiazko arrazoi legitimoak egotea eta erreklamazioak egin edo horiek defendatu behar izatea. Horren barnean datuen tratamendua dago banakako erabaki automatizatuetarako.
  • Eramangarritasuna: datu pertsonalak jaso eta beste arduradun bati zuzenean transmititzeko aukera ematen du, formatu egituratu eta arrunt batean, era mekanikoan irakurtzeko.

Interesatutako pertsonak eskubide horiek gauzatu ahal izango ditu mezu bat bidaliz posta elektronikoko dpd@animsa.es helbidera edo posta arruntez, tratamenduaren arduradunaren atalean adierazitako helbidera. Mezuan, NANaren fotokopia edo horren ordez identifikatzeko erabiltzen den agiriarena atxiki behar da, eta gauzatu nahi den eskubidea argi adierazi.

Datu pertsonalak babestearen harira eskubideak urratu dizkizutela uste baduzu, bereziki eskubideak gauzatzean gustura geratu ez bazara, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian: C/Jorge Juan, 6 – 28001 MADRID (Madrid) | web: www.agpd.es |Egoitza elektronikoa: sedeagpd.gob.es.