Kalitatea eta bikaintasuna:

Konpromisoa hartu dugu, gure entitateei goreneko kalitateko produktu eta zerbitzuak eskaintzeko:
• 2001az geroztik, gure jarduera guztiek ISO 9001 arauaren ziurtagiria dute. Hemen kontsultatu dezakezu gure Kalitateari buruzko Politika

ISO 9001:2015

2018-IQNet

Hala ere, harago joan nahi dugu oraindik; gure ustez, bikaintasuna ez da aukera bat, aitzitik, benetako beharra da XXI. mendeko erakundeentzat. Horregatik, EFQMn oinarritutako kudeaketa osorako eredu bat garatzen ari gara, guregan interesa azaldu duten talde guztien itxaropenak asetzeko modurik onena baita.

Bikaintasunarekin dugun konpromisoari jarraikiz, 2009tik Patroi Elkartu gisa parte hartzen ari gara Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioan. Era berean, bikaintasunerantz garamatzan bidean beste urrats bat egin dugu 2010ean, Bikaintasunaren Nafarroako 300+ zigilua lortuz. Hain zuzen ere, bikaintasunerantz doan beste aurrerapauso bat da zigilua.

Kontziliazioa:

Kontziliazio alorrean enpresa arduratsua denez, Animsak ziurtagiri berezia du 2008az geroztik. Hain zuzen ere, 3/2008 Re-Concilia Zigilua ziurtagiria jaso zuen 2008ko abenduaren 9an.

Sello ReConcilia