ANIMSA

GARDETASUN ATARIA

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Gardentasuna funtsezko printzipioetako bat da ANIMSAren lanean, nagusietako bat. Honako hau da helburua: ANIMSA osatzen duten organoek egindako kudeaketaren gaineko informazioa ikusaraztea herritarrei, zorroztasunez, egiazkotasunez eta objektibitatez.

  1. Herritarrak gai publikoen gaineko informazioa jasotzeko eskubidea duelako, baita haiek nola kudeatzen diren jakiteko ere.
  2. Herritarrak zehatz-mehatz ezagutu behar dituelako ANIMSAk egiten dituen urratsak entitatearen lana ebaluatu ahal izateko eta horri buruzko iritzi bat izateko. Herritarrek gai publikoetan behar bezala parte hartuko badute, ezinbestez ezagutu behar dute nola hartzen diren haiengan eragina duten erabakiak, bai eta funts publikoak nola erabiltzen diren ere.
  3. Eta ANIMSAren eguneroko jardueraren zutabeetako bat delako, herritar guztiei helarazi nahi diena.

Gardentasunaren Atari honen bidez, bertan etengabe argitaratuko baita, eguneratuta, ANIMSAren kudeaketari buruzko informazio garrantzitsua. Atari horren diseinuari esker, herritarrek erraz eskura dezakete informazio ugari, hala nola ANIMSAk sinatutako hitzarmenak eta kontratuak, diru-laguntzak, aurrekontuaren betetze-maila, gobernu-organoen osaera eta abar.

Eta are informazio gehiago erantsiko da, besteak beste 05/2018 Legea, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa, eta ANIMSAk zehaztu eta herritarrek eskatzen dituzten dokumentuak ere bai.

Eta atarian ez baduzu aurkitzen bilatzen ari zaren informazioa, informazioa eskatzeko eskubidea duzu atari horretan ageri den estekaren bitartez.