ANIMSA

Informazioa emateko betebeharrari buruzko klausula – Buletina

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Azken eguneratzea: 2018ko maiatzaren 23a.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua eta datuak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betetzeko, honako hau adierazten zaie erabiltzaileei:

  1. Nor da zure datuen TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

Asociación Navarra de Informática Municipal SA (ANIMSA)

Posta-helbidea: Armada etorbidea 2, 8. solairua, 31002 Iruña (Nafarroa)

Telefono-zenbakia: 948 420 800 – Faxa: 948 420 808

animsa@animsa.es

Datuen babesaren ordezkaria: dpd@animsa.es

  1. Zer HELBURUREKIN tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Kontsultei eta eskaerei erantzuteko. Komunikazioak eta informazioa bidaltzeko gure jarduerarekin lotutako gai interesgarriei eta prestakuntza-jarduerei buruz.

  1. Zenbat denbora GORDETZEN ditugu zure datuak?

Datu pertsonalak gordeko dira kontratuzko harremanari erantzuteko beharrezkoak diren bitartean, eskaerei erantzute aldera. Edonola ere, gordeko dira interesdunak ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean, eta, era berean, gordeko dira harik eta datu-motaren arabera finkatuta dauden legezko betebeharrak betetzen diren arte.

  1. Zer LEGITIMAZIO dugu zure datuak tratatzeko?

Datuen tratamenduaren legezko oinarria interes legitimoa da (DBEOko 6.1.f artikulua): oinarria ANIMSAk zerbitzua ematen dien erakundeekiko harremana da, edota dagokion pertsonaren baimena (DBEOko 6.1.a artikulua), ANIMSAri komunikazioak bidaltzeko eskatzen zaionean aldez aurretik dena delakoarekin harremanik ez bada egon.

  1. Zer HARTZAILERI ematen diegu zure datuen berri?

Legez behartuta gaudenean izan ezik, ANIMSAk ez die datuen berririk ematen hirugarrenei, eta ez du egiten datuen nazioarteko transferentziarik.

  1. Datuak ematen dizkiguzunean, zer ESKUBIDE dituzu?

Aplikagarri den araudian finkatutakoari jarraituz, honako eskubide hauek dituzula adierazten dizugu:

  • ANIMSA zure datu pertsonalak tratatzen ari al den berrestea.
  • Zure datu pertsonalak eskuratzea, datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo, hala dagokionean, datuak ezabatzeko eskatzea, besteak beste, datuak jada ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako.
  • Honako hau eskatzea, egoera jakin batzuetan:

–           Zure datuen tratamendua mugatzeko, eta, beraz, etorkizunean ez tratatzeko; halakoetan, ANIMSAk erreklamazioak egiteko edo horiek defendatzeko soilik gordeko ditu.

–           Zure datuen tratamenduari aurka egiteko; halakoetan, ANIMSAk datuak tratatzeari uzten dio, bi salbuespenekin: premiazko arrazoi legitimoak egotea eta erreklamazioak egin edo horiek defendatu behar izatea. Horren barnean datuen tratamendua dago banakako erabaki automatizatuetarako.

  • Eramangarritasuna: datu pertsonalak jaso eta beste arduradun bati zuzenean transmititzeko aukera ematen du, formatu egituratu eta arrunt batean, era mekanikoan irakurtzeko.

Interesa duenak eskubide horiek gauzatu ahal izango ditu mezu bat bidaliz posta elektronikoko dpd@animsa.es helbidera edo posta arruntez, tratamenduaren arduradunaren atalean adierazitako helbidera. Mezuan, NANaren fotokopia edo horren ordez identifikatzeko erabiltzen den agiriarena atxiki behar da, eta gauzatu nahi den eskubidea argi adierazi.

Datu pertsonalak babestearen harira eskubideak urratu dizkizutela uste baduzu, bereziki eskubideak gauzatzean gustura geratu ez bazara, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian: Jorge Juan kalea 6, 28001 MADRIL (Madril). | web: www.agpd.es |Egoitza elektronikoa: sedeagpd.gob.es