ANIMSA

Zuzendari Nagusi Berria ANIMSAN

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Egun on:
Joan den ilairaren 28an, ANIMSAko administrazio-kontseiluak entitateko zuzendari nagusi izendatu ninduen datorren azaroaren 1era arte, ordutik aurrera ANIMSAko zuzendari kudeatzaile lanetan hasiko bainaiz.
Informazio-ohar honen bidez, nire lan-ildo nagusien berri eman nahi dizuet:
1. Zerbitzu ona eta gure elkartekideen gogobetetzea izan daitezela gure “xedea”. Haien beharrei zuzenean eta eraginkortasunez erantzunez, bai gure barne-elkarlana, bai gure autonomia maximizatuz.
2. Elkartekideekin eta kolaboratzaileekin lan egitea haien helburu teknologikoak betetzeari begira. Horretarako, gure jarduketak gidatuko dituen plan estrategiko bat prestatuko dugu.
3. Langileen konfiantza eta lasaitasuna berreskuratzea eguneroko jardunean.
Datozen hilabeteetan, zona-bilkurak eginen ditugu gure elkartekide guztiekin aurrez aurre azaltzeko ANIMSArako dugun proiektua, eta bidenabar zuen kezkak ezagutuko ditugu bertatik bertara.

Bitartean, zuen esanetara nago sor daitekeen edozein gai tratatzeko.
Agur bero bat,

Txema Aguinaga Pérez
Zuzendari Nagusia