ANIMSA

Zertarako erabiltzen ditugu konexioak interneten?

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Internet gure toki entitatearen errealitatera jaisten

Makina bat zifra eta estatistika daude gure eguneroko bizimoduan interneten egiten dugun erabileraren gainean, baina ez dakigu hain ongi zertarako eta nola erabiltzen dugun internet lanaren arloan. Toki entitateetatik internetera egiten diren konexioen erabilera garrantzitsuenetako batzuk azpimarratu nahi ditugu artikulu honetan.

Pertsonen arteko harremanak gero eta gehiago informatizatu izan dira, eta orain administrazio publikoekiko harremanetara ere zabaltzen ari da joera hori. HODEIA bezalako kontzeptuak nahasgarriak izan daitezke, ematen baitu konexio telematikoak magiaren antzeko zerbait direla, eta datuak inolako azpiegiturarik gabe bidaltzen eta jasotzen direla. Gutxitan egiten dugu gogoeta aztertzeko zein diren gure toki entitateek benetan behar dituzten konexio telematikoak.

  1. conexionesKonexioak. Posta elektronikoa. Zabalduena eta ezarritakoena da, bai informazioa bidaltzeko, bai jasotzeko.
  2. Hirugarrenen webguneetara egindako bisitak, web nabigazio estandarra barne, bai eta datuak trukatzeko webservices delakoen erabilera ere. Adibidez: Infolocaleko kontsultak, INSSko SIUSS aplikazioa, INErekin edo DGTrekin datuak trukatzea, banku telematikoa kobratzeko eta ordaintzeko…
  3. Funtzionaltasunen erabilera hirugarrenek hornitutako sareetan. Esaterako, ANIMSAren Urrutiko Zerbitzuen Zentroa (CSR), baita hodeian informazioa gordetzeko zerbitzuak ere (Dropbox, GoogleDrive, OneDrive…).
  4. Kanpotik egiten diren konexioak zerbitzua jasotzeko, bai aplikazio informatikoen gainean, bai kontrola edo kudeaketa egiteko tresna informatikoak dituzten zerbitzuenak. Adibide gisa ANIMSAtik jasotako laguntza teknikoa jar dezakegu, edo hirugarrenetatik jasotakoa, esaterako kiroldegiak kudeatzeko aplikazioetarako.
  5. Udal langileen kanpo-konexioa, eginkizunak egin behar badituzte bulegotik kanpo baina udal aplikazioetarako eta/edo datuetarako aplikazioetan sartuz.
  6. Konexio birtual pribatuak (VPN), adibidez fakturak FACe-tik udal zerbitzuetara zuzenean behera kargatzeko aukera ematen dutenak, Entitateko langileek esku hartu behar izan gabe.
  7. Mantentze-lanak urrutitik ematea. VPN baten bidez, ANIMSAren teknikariak konektatu daitezke mantentze-lana egiteko, kudeaketa-lanak egiteko, monitorizazioa eta entitatearen ekipamendu informatikoaren diagnosia egiteko (batez ere zerbitzariak).

…eta erabilera intentsu eta bariatu horren ondorioa.

Arestian aipatutako interneterako konexio bakoitzak bere betebehar eta ezaugarriak ditu funtzionatzeko orduan. Batzuek datu-abiadura handia behar dute, nahiz eta denbora laburrerako izan, beste batzuek datu-fluxu txiki baina etengabea behar dute, eta beste batzuetarako oso garrantzitsua da datuak batere atzerapenik gabe bidaltzea eta jasotzea… Interneten bidali eta jaso daitekeen datu-emaria ondasun urria izaten denez (edo mugatua,. kasurik hoberenean), garrantzitsua da horren erabilera arduratsua egitea.

Adibidez, hirugarrenekin datuak trukatzeko hodeian dauden biltegiak (Dropbox, GoogleDrive, OneDrive,…) erabiltzen dituzuenei, gomendatzen dizuegu horiek ez izatea uneoro sinkronizatuta, baizik eta fitxategiak igo edo jaitsi behar dituzuenean sinkronizatzea soilik. Halako kontu txikiek nabarmen hobetu dezakete interneterako konexioa erabiltzen duten beste funtzionalitate batzuen errendimendua.