ANIMSA

Zer aldaketa dakarzkigu Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak? ( I )

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

TRATAMENDU-JARDUEREN ERREGISTROA (2061/679 DBEOko 30. art.)

registro_lopd_euDatuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak, 2018ko maiatzaren 25etik aurrera aplikatu beharko denak, datu pertsonalen fitxategiak Datuak Babesteko Agentzietan inskribatzeko betebeharra ezabatzen du. Horren ordez, Tratamendu Jardueren Erregistroa egiteko betebeharra ezarri da, beste betebehar batzuei aurre egiteko nahitaezkoa dena, esaterako, arriskuen analisia egitekoa, interesdunen baimena lortzekoa edo informatzeko betebeharra betetzekoa.

Erregistroa antolatzeko DBEBri deklaratutako fitxategiak har daitezke basetzat, datuen multzo egituratu bakoitzaren gainean egiten diren eragiketa guztiak xehatuz. Hori errazteko, DBEBk arduradunen esku jartzen du bere egoitza elektronikoaren bidez, aurkeztutako fitxategiak erregistratzeko dokumentuaren eduki osoa deskargatzeko (Excel edo XML formatuan) aukera.

Erregistroak honako hauek izango ditu, gutxienez:

1. Datuak babesteko arduradunari, erantzunkideari, ordezkariari eta delegatuari buruzko informazioa.
2. Tratamenduaren xedea eta oinarri legitimoa.
3. Interesdunen kategoriak eta bildutako datuak.
4. Datuak jakinarazi behar zaizkien hartzaileen kategoriak (egungoak edo aurreikusitakoak).
5. Transferentziak hirugarren herrialde edo nazioarteko erakunde batera.
6. Datuak ezabatzeko aurreikusitako epeak.
7. Segurtasun-neurrien deskripzioa.

Bestalde, Datuak Babesteko Lege Proiektu Organikoko 31. artikuluan aurreikusita dago (joan zen azaroaren 10eko Ministro Kontseiluak onartua) Toki Administrazioa osatzen duten erakundeek (beste batzuen artean) euren tratamendu-jardueren inbentarioa jakitera eman behar dutela, eta bitarteko elektronikoen bidez irisgarria izan behar duela.

Tratamendu Jardueren Erregistroak eguneratuta egon behar du beti eta datuak babesteko agintarien eskura.

Ondorengo buletinetan aztertuko ditugu erregelamendu berria indarrean sartzen denean izango diren aldaketa nagusiak.

Informazio gehiago lortzeko, ikus DBEO infografia esteka honetan: https://www.animsa.es/pricipales-cambios-que-introduce-el-reglamento-gerenal-de-proteccion-de-datos/