ANIMSA

Zer aldaketa dakarzkigu Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak? (VII)

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

DATU-BABESAREN ORDEZKARIA –  DBEOko kontuan hartuzkoa (97) eta IV. atala eta DBLOEDBko III. kapitulua.

Datuak Babesteko Erregelamendua indarrean sartu ondoren, toki-administrazioak, organismo publikoak baitira, datu-babesaren ordezkaria izendatzera behartuta daude. Kontrol-agintaritzari jakinarazi behar diote izendapena, hau da, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari.

Datu-babesarekin lotutako gai guztiei buruzko aholkularitza eta ikuskaritza ematea dira ordezkariaren eginkizun nagusiak, hala nola araudia betetzea, ardura eta erantzukizunak esleitzea, langileak kontzientziatzea eta haiei prestakuntza ematea, auditoretzat garatzea eta tratamenduetan duen inpaktua ebaluatzea (ikusi DBEOko 39. art.)

Beste alde batetik, DBLO berria onetsi ondoren, ordezkaria, Datuak Babesteko Espainiako Agentziarekin zubi-lanak egin ez ezik, kontrolerako tarteko organo gisa ere egituratzen da, halako moldez non ukitutako pertsonak haren datu-babesaren ordezkariarengana joko ahalko baitu, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkeztu aurretik (DBLOEDBko 37. art.).

Ezaugarri edo gaitasun profesionalak kontuan hartuko dira ordezkaria izendatzeko, zuzenbidearen eta datuak babestearen arloetako berariazko ezagutzak zehazki, eginkizunak behar bezala gauzatu ahal izan ditzan.    Organismoko langileetako bat izan daiteke, edo zerbitzu-kontratu baten bidez eman daiteke.  Erakundearen barruan, horizontala izan behar du haren loturak eskumenak eta eginkizunak dituzten organoekin, hau da, zuzeneko harremanak izan behar ditu maila gorenekin.

Halaber, araudiak baimentzen du ordezkari bakar bat izendatzea agintaritza edo organismo publiko bat  baino gehiagorako, haien tamainaren eta antolakuntza-egituraren arabera betiere.

Funtsezkoa da datu-babesaren ordezkaria independentzia-egoeran egotea datu-babesaren arduradun edo erantzulearekiko.

Informazio zehatzagoa nahi baduzu, aukera hauek dituzu:

  • Datuak Babesteko Europar Batzordearen gidalerroak datu-babesaren ordezkariari dagokionez:

https://www.aepd.es/media/criterios/wp243rev01-es.pdf

  • Datu-babesaren ordezkariaren eginkizunak administrazio publikoetan:

https://www.aepd.es/media/docs/funciones-dpd-en-aapp.pdf

  • Toki Administrazioan Datuak Babesteari buruzko Gidaliburua:

https://www.aepd.es/media/guias/guia-proteccion-datos-administracion-local.pdf

Ikusi hauek ere: DBEOri buruzko aurreko artikuluak: https://www.animsa.es/proteccion_datos/ eta DBEOri buruzko infografia: https://www.animsa.es/pricipales-cambios-que-introduce-el-reglamento-gerenal-de-proteccion-de-datos/