ANIMSA

Zer aldaketa dakarzkigu Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak? (IV)

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

AHANZTEKO ESKUBIDEA (Ezabatzeko eskubidea)  (DBEOko 17. artikulua)

DERECHO OLVIDODatuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak eskubide berriak gehitu ditu. Horietako bat Ezabatzeko Eskubidea da, Ahanzteko Eskubide izenaz ere ezagutzen dena.

Eskubide horrek aukera ematen dio eraginpeko pertsonari datu pertsonalak atzerapenik gabe ezabatzea eskatzeko. Adibidez, datuen legez kanpoko tratamendu batean edo datu horien tratamendua edo bilketa arrazoitu zuen xedea desagertzen denean.

Administrazio publikoek, sarritan, beraien eguneroko jardueran, datu asko sartzen dituzte sarean pertsonen baimenik gabe. Denborak aurrera egin ahala, zenbait egoeratan, datuak zaharkituta eta/edo testuingurutik kanpo gera daitezke. Kasu horietan erabil dezakegu Ezabatzeko Eskubidea.

Hasiera batean egokia eta/edo beharrezkoa izan daiteke isunak, salaketak, utzarazpenak, prozesu judizialak eta/edo lan-egoerak edo egoera pertsonalak argitaratzea, baina, urteak igaro ahala, informazio horrek bere xedea gal dezake eta jendaurrean edukitzea interesatzen ez zaigun irudia eskain dezake. Egoera horietan, interesdunak eska dezake informazio horietara eramaten duten web-orrien loturak blokeatzeko bilatzaileen emaitzen zerrendetan.

Interneteko bilatzaileek argitaratutako web-orrien edukia eta informazioa bildu eta indexatu egiten dute. Horregatik, toki-erakundeek eskaerak jaso ditzakete beraien web-orrietatik edukiak kentzeko edo bilatzaileek “ahaztu” egin nahi den informazioa aurkitu eta indexatu ez dezaten.

Animsaren WordPress plataformarekin web-orria duten erakundeoi eskuliburu hau eskaintzen dizuegu, gure web-orriaren edukiak desindexatu ditzazuen.

ANIMSA-Derecho al olvido

Hala ere, kontuan izan behar dugu interes publikoko informazioa edo informazio zaharkitu gabea bada, ezingo dela kentzeko eskatu, “talka egin” dezakeelako adierazpen- eta informazio-askatasunaren eskubidearekin.

 Zer aldaketa dakarzkigu Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak? (IV)