ANIMSA

Zer aldaketa dakarzkigu Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak? (III)

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Baimena tratamenduaren oinarri juridiko gisa.

LOPDDatuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak Legitimazio Printzipioaren bidez xedatzen du datu pertsonalen tratamendua oinarri juridikoaren gainean soilik egin daitekeela (6. art.).

Zerrendatutako oinarri juridiko guztien artean, Administrazio Publikoetarako bi nabarmentzen dira: “legezkobetebehar bat betetzea” eta “herri-onurarako edo botere publikoak erabiliz egindako eginkizun bat betetzea”. Kasu batean zein bestean arau batek arautu behar du.

Asko erabiltzen den beste oinarri juridiko bat interesdunaren baimena da: borondate libre, espezifiko eta zalantzarik gabeko adierazpena da. Aitorpen bidez edo baieztapeneko ekintza argi baten bidez, interesdunak onartu egiten du berari buruzko datu pertsonalen tratamendua (DBEOko 4. art., Definizioak).

Oinarri juridikoa interesdunaren baimena bada, baldintza hauek bete behar ditu:

  1. Informatua: interesdunak argi eta garbi jakin egin behar du datuak zer helbururekin ari diren biltzen (ikusi 49. buletineko artikulua, informazio-eskubideari buruzkoa).
  2. Librea: interesdunak libre izan behar du baimena emateko. Baimena eman ala ez erabaki dezake eta atzera botatzeko aukera izan behar du. Gainera, baimena ematea bezain erraza izan behar du kentzea.
  3. Espezifikoa: baimena xede baterako edo gehiagotarako izan daiteke, eta elkarren artean duten loturagatik bil daitezke, baina tratamenduak jokabide desberdinak eskatzen dituenean bereizi egin behar dira (adibidez, tratamendua eta lagapena).
  4. Berariazkoa: Orain ez dago “isilbidezko” baimenik. Beraz, isiltasunak, markatutako laukitxoek edo gelditasunak ez dute baimena eragin behar. Tratamenduaren arduradunak une oro izan behar du interesdunaren baimena lortu duela frogatzeko aukera.

Ikusi DBEO infografia esteka honetan:https://www.animsa.es/pricipales-cambios-que-introduce-el-reglamento-gerenal-de-proteccion-de-datos/