ANIMSA

Zer aldaketa dakarzkigu Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak? (II)

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

INFORMATZEKO EGINBEHARRA (2016/679 DBEOko 13. eta 14. art.)

2018ko maiatzaren 25etik aurrera aplikatu beharreko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak informatzeko eginbeharra indartu egiten du DBLOn xedatutakoarekin alderatuta, garrantzi handiagoa ematen diolako datuak tratatuko dizkieten pertsona interesdunei eman beharreko informazioari. Horretarako, datuak babesteko klausula informatzaileetan sartu beharreko edukien zerrenda exhaustiboa aurreikusten da.

Tratamenduaren arduraduna behartuta dago datuak jasotzeko unean (datuak interesdunarengandik jasotzen badira) informazioa ematera, edo zentzuzko epe batean interesdunarengandik jasotzen ez badira (lagapen legitimoak, sarbide publikoko iturriak…).

Eginbehar hori betetzeko, informazioa biltzeko prozedurak egokitu behar dira (paperezko inprimakiak, web-orriaren bidez, aurrez aurre, telefonoz…), kontuan hartuta hizkera argia, sinplea, ulergarria eta erraz iristeko modukoa izan behar duela.

Eskakizun handiago hori betetzeko, Datuak Babesteko Agentziak geruza edo mailen araberako informazio-eredua ezartzea gomendatzen du (ikusi informatzeko eginbeharra betetzeko Gida eta horrekin lotura duen AGPDren artikulua). Lehen mailan (jasotzeko une eta bitarteko berean) alderdi garrantzitsu guztiak jasoko dira modu sintetikoan, eta interesdunari bigarren mailan igorriko zaio, modu nabarmen eta sinplean, informazio osoa. Bigarren maila horrek eduki osoa izango du, ulertzeko formatu egokiagoarekin (adibidez, informazio osoa duten web-orrien helbideetarako estekak).

lopd_eu

Informazioa epigrafe jakin batzuen arabera aurkeztea gomendatzen da. https://www.animsa.es/pricipales-cambios-que-introduce-el-reglamento-gerenal-de-proteccion-de-datos/