ANIMSA

EKIPAMENDU INFORMATIKOA ETA KONTSUMIGARRIAK ANIMSAREN BIDEZ EROSTEAREN ABANTAILAK PREZIO BAXUAGOAK, LAGUNTZA TEKNIKOA BARNE

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

EKIPAMENDU INFORMATIKOA ETA KONTSUMIGARRIAK ANIMSAREN BIDEZ EROSTEAREN ABANTAILAK PREZIO BAXUAGOAK, LAGUNTZA TEKNIKOA BARNE

Aurten ere, ANIMSAk toki-entitate akziodunei eskaintzen dizkien informatika-ekipamenduaren eta kontsumigarrien prezioak aztertu ditugu. Azterketaren emaitzek berretsi dute produktuak ANIMSAren bidez erosten dituzten entitateek oso prezio onurazkoak dituztela.

 

ANIMSAk toki-entitateei eskaintzen dizkien zerbitzuetako bat informatika-produktuak eta kontsumigarriak saltzea da. Animsak lizitazio publiko bidez erosten ditu toki-entitateek eskatutako produktuak.

ANIMSArentzat eta gure bezeroentzat batera erostean lortzen dugun produktu-bolumenagatik, eta ANIMSAk ez dienez inolako irabazi-tarterik ezartzen (erositako prezio berean saltzen baititu), toki-entitate akziodunek oso prezio onean eros ditzakete informatika-hornigaiak, beste hornitzaile batzuekin nork bere kasa lortu lezakeen baino prezio merkeagoan, alde batera utzita hornitzaile jakin batzuen unean uneko eskaintza bereziak.

2020ko ekitaldian egindako erosketen azterketatik, ekipamendu-produktu jakin batzuen eta kontsumigarrien prezioa nabarmentzen da. Adibidez, lanpostuko ordenagailu batean, % 26,60 ere aurrez daiteke, eta % 8,60, ordenagailu eramangarri batean. Gainera, kontuan hartu behar da Animsak hornitzen dituen ekipoek 3 urteko bermea dutela beti eta merkatuan konparazioa egiteko erabili ditugun prezioek ez dutela beti berme hori barne hartzen.

Webkamerei dagokienez (nabarmen igo da haien eskaera pandemian zehar), merkatuko prezioa baino % 35,80 gutxiago ordaindu da, eta monitoreetan % 18,85 ere aurreztu da.

Informatikako kontsumigarriei dagokienez (kartutxoak eta tonerrak), aldea are nabarmenagoa da, batez beste % 35 aurrezten baita. Zehazki, inprimagailuetarako kartutxo beltzetan merkatuan baino % 66,97 merkeago ere lortu ditugu prezioak.

Nabarmentzekoa da, halaber, software-lizentziak erostean lortzen den aurrezpena. Adibidez, Microsoft Windows 10 pro upgrade lizentziak merkatuko batez besteko prezioa baino % 10,57 merkeago erosi dira.

Azterlana egiteko, ANIMSAk eskaintzen dituen prezioak eta onlineko beste hamar hornitzailek eskaintzen dituztenak alderatu dira, produktu berberetan prezio lehiakorrak izan ditzaketelakoan. Besteak beste, MediaMarkt, PC Componentes, HP store, eta Amazon.

Aipatzekoa da Animsako bazkide diren toki-entitate guztiek eskura ditzaketela informatikako produktu eta kontsumigarri horiek, horrek dakartzan abantaila ekonomikoekin; horrez gain, beharrezkoa izanez gero, produktua instalatzeko eta konfiguratzeko ondorengo laguntza teknikoa ere badute, inolako kosturik gabe toki-entitatearentzat, betiere elkartekideak badira.

Horretarako, Animsako Kudeaketa Arloarekin harremanetan jar daitezke 948 420 800 telefonoaren bidez eta/edo Compras@animsa.es posta elektronikoaren bidez.

Era berean, produktu eta kontsumigarrien katalogoa (295 erreferentziaren prezioa dakar) kontsulta dezakezue esteka honetan:

Pozik hartuko zaituztegu.