ANIMSA

URTEBETE TELELANAK GURE BIZITZA ALDATU ZUENETIK

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

ANIMSArentzat, etxeko konfinamenduaren hasierak (duela urtebete inguru) aurrekaririk gabeko lan-zama ekarri zuen azpiegituren kudeaketari dagokionez.

Gure teknikariek lan handia egin zuten toki-erakunde bakoitzari, abiapuntuaren arabera, ahalik eta epe laburrenean lan-tresna onenak emateko. Lan-bolumena handia izan zen; eta, eskaera guztiei gustatuko litzaigukeen epean erantzun ez bazitzaien, ez zen borondate faltagatik izan, horretarako baliabide eta denbora faltagatik baizik.

Telelana abian jarri zen horretarako nahikoa elementu (lizentziak kopuru egokian dituzten suebaki homologatuak) zeuden erakundeetan, behar ziren sarbide guztiak konfiguratzeko behar izan genuen denboran. Gainerakoentzat, azkar hedatzeko konponbideak bilatu eta sustatu ziren (urruneko sarbide-lizentziak, hodeian zerbitzua dutenak); eta erakundeek eskuratu ahala ezarri ziren. Emaitza honakoa izan zen: hilabete bateko epean, gure bezero diren toki-erakundeen erabiltzaileen erdiak baino gehiago telelanean aritzeko prest zeuden; eta bi hilabeteren buruan, denbora horretan eskatu zuten guztiak zeuden prest. Telelanaren jarraipenak eta kudeaketak lan handiagoa eragin dute, harekin lotutako gorabeherak, kontsultak, etab. konpondu behar izateagatik. Denbora horretan, gure lana genekien bezain ondo eta ahal genuen ondoen eginda asebeteta egotearekin batera, gure bezero diren erakundeetatik esker oneko adierazpen ugari iritsi zaizkigu; eta hemendik aitortu eta esker ona eman nahi diegu, guztiontzat zaila izan den urte honetan animatzeko balio izan baitigute. Urte honen ondoren, zertxobait nekatuago sentitzen gara lanaren gorakada dela-eta; baina, zergatik ez esan, gure bezero diren erakundeen laguntzarekin telelanaren arloan lortu dugunaz ere harro.

Etorkizunari dagokionez, eta arestian esandako guztiagatik, telelana epe labur eta ertainean batez ere bi zutabetan oinarrituko dela uste dugu:

  • Urruneko sarbide enkriptatuak emateko ekipamendu espezifikoa erostea oraindik eskuratu ez duten erakundeek. ANIMSAn irtenbide homologatu bat daukagu, urruneko sarbide-lizentzia mugagabeak dituzten suebakietan oinarritua. Esan bezala, irizpide tekniko-ekonomikoetan oinarrituta gure ustez egokiena den irtenbidea da; izan ere, inbertsio bakarrarekin sare korporatiboa babestuta mantentzea eta erabiltzaileak urrutitik mugarik gabe sartu ahal izatea ahalbidetzen du. ANIMSAtik kudeatzen dakigun irtenbide bat da, eta oso emaitza onak eman ditu joan den urtean zehar. Hain zuzen ere, ANIMSAn ere erabiltzen dugu irtenbide hori gure langileen telelana antolatzeko.
  • Interneteko konexioa hobetzea erabiltzaile guztien telelana jasateko egokia ez den kasuetan; izan ere, behin baimen mugagabeak daudela, konexioaren emaria geratzen den botila-lepoa da. Ekintza hori ez dago erabat ez erakundeen beraien ez ANIMSAren esku (eremuan estaldura duten zerbitzu-emaileak egotearen mende dago); hala ere, ANIMSAtik Nafarroan ezarpena duten telekomunikazio-operadoreekin elkarlanean jarraitzen dugu, erakunde bakoitzari aukera erabilgarri onenak eskaini ahal izateko.

Hemendik, Nafarroako toki-erakunde guztioi animatzen zaituztegu telelana modu eraginkor eta seguruan egin ahal izateko prest egoteko edo prest egoten jarraitzeko behar diren urratsak ematera. Izan ere, oso litekeena da telelana geratzeko etorri izana, nahiz eta ez dakigun zein mailatan edo nola izango den.