ANIMSA

Urte berria, erronka berriak, ilusio berriak

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

navidadOhikoa da gogoeta egitea eta bukatzear dagoen urtearen gaineko balantzea egitea Eguberrietako egun hauetan.ANIMSAko kudeatzaile gisa, lerro hauek baliatu nahi ditut enpresako kide guztiei eskertzeko enpresaren aldeko apustua eta konpromisoa.

Jakinda urte hau zaila izan dela guztientzat, izandako oztopo horiek guztiak desager daitezen dudan grina nabarmendu nahi nuke, enpresa lider bat izaten lortu eta Nafarroako toki entitate guztiei Informazioaren Gizartea zabaltzen lagunduko duten soluzio integratuak eskain diezazkiegun.

Ez dut batere zalantzarik nahi dugun enpresa hori izatea lor dezakegula gutako bakoitzaren ahaleginari esker.Nik bakarrik ez nuke sekula aurrera aterako proiektu hau, eta, horregatik, eguneroko lanean erakusten dituzuen gogo eta profesionaltasuna eskertu nahi dizkizuet berriz ere.

Guztiz sinetsita nago arrakasta handiak lortuko ditugula proiektu honen parte garen guztiok batera eta elkarlanean lan eginez.Giza kapitalaren –bai ANIMSAkoa, bai Toki Entitateetakoa– aldeko apustua egitea izanen da nire lehentasuna 2016 honetan.

Urte berri bat heldu zaigu, eta ez nolanahikoa.Erronka eta konpromiso berriak zain ditugu… ilusio berriak, azken batean, gauzatzen lortuko ditugunak.

Zorionak eta urte berri on!!!