ANIMSA

UDAL WEBGUNEA, EGOITZA ELEKTRONIKOA ETA HERRITARRAREN KARPETA. ZER DIRA ETA ZERTARAKO BALIO DUTE?

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

sede_web_carpeta““Dena dago Interneten”, entzuten dugu askotan. Hala eta guztiz ere, hainbeste informazio dago sarean, batzuetan zaila izaten baita jakitea zehazki nora jo behar dugun behar duguna aurkitzeko. Toki Entitateetan aurki ditzakegun hiru webguneren arteko aldea azaldu nahi dugu gaur: udalaren webgunea, egoitza elektronikoa eta herritarraren karpeta. Zehazki jakinen dugu zertarako erabiltzen den haietako bakoitza eta nola antolatzen duten informazioa.

Udalaren webguneak udalari eta udalerriari buruzko intereseko datuak ematen ditu. Han, udal jarduerari buruzko informazioak, albisteak eta/edo zerbitzuak biltzen dira, eta bertako edukiak interes orokorrekoak izaten dira herritarrentzat. Normalean eduki “irekiak“ dira, eta, beraz, ez dago erregistratu beharrik haiek ikusteko. Ezaugarri horiei esker, udalaren webgunea tresna bikaina da udalaren edukia sustatu eta komunikatzeko.

Egoitza elektronikoa bulego birtual segurua da, eta, han, tramiteak egin daitezke udal bulegoetara joan behar izan gabe. Udal webgunearen ataritik sartzeko aukera izaten bada ere, egoitza elektronikoak berezko izaera du. Herritarrek administrazioarekin komunikatzeko duten eskubidea gauzatzeko sortu ziren egoitzak. Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legearen – ekainaren 22koa– 6. artikuluak zehazten ditu haien egitura zein edukiak.

Egoitza elektroniko baten bidez, besteak beste, administrazio-tramiteak egin ditzakegu, gure datuak kontsultatu, jakinarazpenak jaso, eta abar.Azken batean, herritarrak, egoitza elektroniko batean sartzean:

  • Konfiantza eta segurtasuna ditu bertako zerbitzu elektronikoak erabiltzean.
  • Tramiteak 365 egunetan x 24 orduetan egin ditzake Interneterako konexioa duen edozein tokitatik.

Egoitzarako sarbidea guztiz librea da herritar guztientzat. Halere, identifikatu beharra dago tramite elektroniko batzuk egiteko orduan. Adibidez, instantzia bat bidaltzeko erregistro orokorrera, Udalak aitortutako ziurtagiri digital bat beharko dugu, adibidez, NAN elektronikoa.

Herritarraren karpeta herritar bakoitzaren gune pribatu bat da; han, besteak beste, honako datu hauek kontsultatu ditzakegu: gure zerga- eta erroldatze-datuak, gure tramiteen egoera eta Udalarekin ditugun komunikazioak (Udalaren jakinarazpenak). Bertan, modu elektronikoan abiarazitako tramiteen jarraipena egin dezakegu herritarrok.