ANIMSA

Trafiko Zuzendaritza Nagusiarekin (TZN) integratzeko soluzioak.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

ANIMSAk soluzio informatiko bat diseinatu du Trafiko Zuzendaritza Nagusiarekin hainbat integrazio kanalizatzeko eta automatizatzeko.

Soluzio hori bi moduluk osatzen dute, bidalketakoak eta kontsultakoak. 

  1. Ibilgailuen gaineko Udal Zergaren Akreditazio Telematikoko Modulua (ATMV). TZNri zirkulazioko zergaren ez ordaintzeak automatikoki bidaltzeaz arduratuko den modulua da. Ibilgailu horien transmisioa edo baja galaraziko du horrek.
  2. Kanpoko Agenteetarako Sarbide Telematikoaren Modulua (ATEX5). Modulu honetan, ibilgailu eta gidari guztiei buruz TZNk emandako informazio guztia kontsulta daiteke, toki-entitateek orain arte erabiltzen zuten web bidezko kontsulta alde batera utzita.  Kontsulta horri esker, erraztu egiten da TZNra sartzeko erabiltzaile eta baimenen kudeaketa.

Bestalde, sarbide telematikoko modulurako (ATEX5) bi ikuspegi desberdin diseinatu dira, tresnaren erabilgarritasuna errazten dutenak eta soluzioa erabiltzaileen premietara egokitzen dutenak.

– Ikuspegi administratiboa. Euren lanerako informazio orokorra eta ez ordaintzeei edo transferentziei buruzko informazioa besterik behar ez duten erabiltzaileentzat diseinatua.

– Zehapen-ikuspegia. Aseguruarekin, egin gabeko IATekin, zehapenekin eta beste gorabehera batzuekin zerikusia duten datuak jakitea soilik behar duten erabiltzaileentzat.

Modulu horiek martxan jartzeko, udalek ANIMSAri jakinarazi beharko diote proiektuan interesa dutela eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiarekin izapidetu (aurrez egin ez badute) ATMV eta ATEX5 zerbitzuetarako sarbidea. Animsak, proiektuaren barruan, udalaren eta Sara sarearen arteko konexioa ezarriko du (lehendik ez badago). Horrek aukera emango du zerbitzu horiek eta etorkizunean toki-entitateetarako beharrezkoak izango diren beste batzuk ezartzeko.