ANIMSA

Toki-erakundeen sistemak eguneratzearen garrantzia

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

ANIMSAk administrazio publikoak gidatu eta haiei laguntzen die mikroinformatika, zerbitzariak eta posta elektroniko korporatiboa egokitzen, Segurtasun Eskema Nazionalaren estandarrak erreferentziatzat hartuta

ANIMSAk tokiko erakundeei gogorarazi nahi die oso garrantzitsua dela sistema eguneratuak izatea; izan ere, sistema horiek behar bezala egokituz gero, eguneroko lana arin egin daiteke, eta, are garrantzitsuagoa dena, era seguruan. Deskatalogatuta dagoen hardware– eta software-parkeak areagotu egiten du arriskua segurtasunaren arloan, eta ez ditu betetzen Segurtasun Eskema Nazionalera (SEN) egokitzeko estandarrak (administrazio publiko guztiak horretara behartuta daude). Horregatik, ANIMSAk badu zerbitzu bat Nafarroako toki entitateak gidatzeko eta haiei laguntzeko, SENek eskatzen dituen antolaketa- eta eragiketa-neurriak betetze aldera.

ANIMSAREN BIDEZ EKIPAMENDUA ESKURATZEAREN ABANTAILA

www.animsa.es web orrian  “Zure eskaintza konfiguratu” tresna dago; tresna horrek erakundeek eskura ditzaketen sistema informatikoak gomendatzen ditu. Eskaintzen diren hardware eta software elementuek oso prezio lehiakorra dute, ANIMSAk kanpoko hornitzaileekin sinatuta dituen esparru-akordioei esker.

Era berean, ANIMSAk ongi bereizitako hiru zatitan sailkatzen du bere erakundeen informazio-sistemen berrikuntza teknologikoa: mikroinformatika, zerbitzariak eta bere hodeitik emandako zerbitzuetarako sarbidea.

MIKROINFORMATIKA ETA ZERBITZARIA EGOKITZEA

Lanpostuetan zein zerbitzarietan erabiltzen den sistema eragilea Microsoft Windows da. ANIMSAk administratzen duen informatika-parkean gehien erabiltzen den softwarea Microsoft Office (2019 edo goragokoa) da. Bezero-makinetan erabiltzen den beste software bat Cytomic da, azpiegitura informatikoak babesten dituen eta mehatxu iraunkor aurreratuen tratamendua eskaintzen duen segurtasun-irtenbide bat.

Produktu eguneratuak erabiltzea gomendatzen dugu; eta, gure egokitzapen-proposamenetan, hardwarea ordezteko beharra, softwarean inbertitzeko beharra eta sarbide-lizentziak jasotzen ditugu.

ZERBITZU KORPORATIBOEN MIGRAZIOA

ANIMSAk bere hodeitik zerbitzu teknologikoak eskaintzen ditu, hala nola posta elektronikoa, artxiboen partekatzea edo udal intranetak. Hala, posta elektroniko aurreratuak aukera ematen dio erabiltzaileari bere postontzi korporatibora edozein gailutatik (ordenagailua zein mugikorra) eta edozein lekutatik (Udalaren sarea edo Interneteko kanpo-konexioa) sartzeko.

Hobekuntzarik aipagarrienetako bat da lankidetza-elementuak (erakunde guztiarentzako egutegia, kontaktuak eta zeregin komunak) konfiguratzea. Elementu horiek Internetetik eskuragarri daude eta aukera emango dute hitzorduak kudeatzeko, beste lankide batzuk libre dauden egiaztatzeko, helbide komunen libretak edukitzeko edo zereginak eta jarraipenak esleitzeko, bai Udaleko lanpostutik, bai postontzia bera konfiguratzen den gailu mugikorretik.

ANIMSAren hodeiak, halaber, aukera ematen du informazioa gordetzeko eta udal erabiltzaileen talde desberdinen artean artxiboak partekatzeko, beti eskuragarri egon daitezen. Eta udal intranetak erakundeen lankidetza-gune bat dira, eta haien ezagutza kudeatzeko eta antolatzeko aukera ematen dute.