ANIMSA

Teknologiari buruz hausnartzeko 10 esaldi

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

frasesBatzuetan, hitz gutxi batzuk nahikoa dira hausnarketa eragiteko. Teknologo handiak haien esaldi eta iruzkin batzuengatik oroituko dira. Hona hemen teknologia eta berrikuntzari buruzko 10 aipu:

1. “Noizean behin, teknologia berri bat, arazo zahar bat eta ideia on bat berrikuntza bilakatzen dira”. Dean Kamen. Segway-aren eta iBOT-aren sortzailea.

2. “Aukera ederrak ez hain ederrak baliatuta sortzen dira”. Bill Gates, Microsoft sofwarearen enpresaren kofundatzailea.

3. “Soilik funtzionatuko dutela dakizun gauzak egitea erabakitzen baduzu, mahai gainean aukera mordoa utziko dituzu”. Jeff Bezos, Amazonen fundatzailea eta zuzendari exekutiboa.

4. “Konektibitatea gizakion eskubidea da”. Mark Zuckerberg, Facebooken fundatzailea.

5. “Mundua 140 karakteretan alda daiteke”. Jack Dorsey, Twiterren kofundatzailea.

6. “Teknologia ez da ezer ere ez. Garrantzitsua jendearengan fedea izatea da, funtsean jendea ona eta argia izatea, eta tresnak ematen badizkiezu, haiekin gauza zoragarriak egingo ditu”. Steve Jobs, Apple Inc-en kofundatzailea eta lehendakari exekutiboa.

7. “Gaurko zientzia biharko teknologia da”. Edward Teller, “H bonbaren aita” ezizena ematen zaion fisikaria.

8. “Teknologiatik atseden hartzen duzunean ere, teknologiak ez du zuregandik atseden hartzen”. Douglas Coupland, batez ere bere ”Generación X” eleberriarengatik ezaguna.

9. “Benetako arriskua ez da konputagailuak gizonak bezala pentsatzen hastea, gizonak konputagailuak bezala pentsatzen hastea baizik”. Sydney J. Harris, Estatu Batuetako kazetaria eta zutabegilea.

10. “Teknologia oraindik funtzionatzen ez duen zerbait deskribatzen duen hitza da”. Douglas Adams, idazlea, gidoilaria, bere “La guía del autoestopista galáctico” telesailarengatik ezaguna.