ANIMSA

SU EBAKITZAILE EGUNERATU BAT: PREBENTZIOA, DEFENTSARIK ONENA.

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

shutterstock_120938140Su-ebakitzailea elementu arkitektoniko bat da, sua eraikin baten barnean zabal ez dadin erabiltzen dena. Helburua horixe da: sutea gertatuz gero, sua ez hedatzea. Ideia horrekin berarekin bat, informatikaren arloan ere su-ebakitzaile bat (firewall) da gu babesteko erabiltzen dugun tresna bat.

Hau da, su-ebakitzaile bat tresna bat edo tresna multzo bat da, konfiguratuta dagoena baimentzeko, zifratzeko, deszifratzeko eta baimenik gabeko sarbideak blokeatzeko, eta, aldi berean, baimendutako komunikazioak ahalbidetzeko.

Teknologien bilakaera izugarri azkarraren ondorioz, tresnak gero eta azkarrago zaharkitzen dira. Tresnen zaharkitze horri gehitu behar zaio tresnak merkaturatu ondoren eta horiek “adin” jakin batera iritsirik, fabrikatzaileek haiei buruzko sostengua emateari uzten diotela.

Su-ebakitzaileen kasuan, izugarri garrantzitsua da eguneratuta egotea eta sostengu- eta mantentze-lan egokia izatea, oinarrizko segurtasun-elementua izanik oso kritikoak baitira. Su-ebakitzaile matxuratu bat azkar ordeztea ezinbestekoa da gure ekipoen segurtasuna arriskuan ez jartzeko.

Horregatik, mantentze-lan egokia eginez gero, matxura baten ondoren erraz itzultzen da normaltasunera, ahalik eta eragozpen gutxien eginda, mantentze-lanaren zerbitzuaren epeetan oso azkar erantzuten baita. Ordea, sostengu-zerbitzurik ez badago edo iraungita badago, litekeena da, segurtasun-arazoak izateaz gainera, konexioa galtzea, denbora mugagabean, urrutitik edo internet bidez erabiltzen ditugun zerbitzuetako askorekin.

Gure su-ebakitzaileen mantentze- eta sostengu-lana armarik onena izan daiteke balizko matxura bati aurrea hartzeko.