ANIMSA

Smart City World Expo

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Smart City ExpoJoan den azaroan Smart City World Expo erakusketa egin zen Bartzelonan, eta hirien kudeaketa adimendunari buruzko aurrerapen eta joera berritzaileenetako batzuk aurkeztu ziren.Hainbat soluzio ikusi ziren ekitaldian:batzuk metropoli handietan soilik ezartzeko modukoak, beste batzuk zientzia-fikziotik hurbilagoak, eta beste batzuk askoz ere ikusgarriagoak bideragarriak edo aplikagarriak baino.

Nahiz eta “glamour” gutxiago izan, hiria kudeatzeko plataforma integralak izan dira erakusketaren indarguneetako bat.Plataforma horiek aplikazio-multzoak eta sentsore- eta eragingailu-sare bat konbinatzen dituzte; horrela, hirian gertatzen ari den guztia bildu, denbora errealean, eta politika- edo arau-joko jakin batzuk aplikatuz, kontrol-paneletara bidaltzen dute, datuak informazio baliagarri bilakatuta.Bideo-jokoen kontsola modernoetan ez bezala –horretan pertsona erreal batek mundu birtual bat ikusi eta bertan aritzen da–, Smart City plataforma agente birtual bat da, mundu errealari begiratu eta bertan aritzen dena.

Smart City estrategia bat abiarazi baino lehen, kontuan hartu behar da oso inbertsio garestia izan daitekeela haien artean konektatutako sentsoreak, eragingailuak, plataforma eta azpiegitura prestatzea; beraz, ezinbestekoa da hasi baino lehen argi eta garbi diseinatzea egin nahi den Smart City estrategiaren norainokoa eta helburuak.

Beraz, honako fase hauetan heda daiteke hiri batean Smart City estrategia:

  1. Aplikatuko den hiriaren kudeaketa-behar eta- aukerak identifikatzea, norainokoa eta helburuak behar bezala zehazteko.Fase horretan, Smart City estrategiaren kudeaketak ekarriko dituen etekinen planteamendua ere egin daiteke, bai maila ekonomiko hutsean, bai hiriko bizi-kalitatean.
  2. Behar den azpiegitura teknologikoa neurtzea eta ezartzea, eta haren gainean sentsoreak eta eragingailuak, hiria kudeatzeko “begiak” eta “agintea” izanen direnak.Komenigarria da oinarri-datu batzuk izatea edo biltzea une horretan, esaterako Informazio Geografikoaren Gestore (GIS) bat, sentsore eta eragingailu horiek inbentariatu eta geoerreferentziatzeko, bai eta Smart City estrategiaren bidez hobetu daitezkeen parametroen adierazleak izan ere.
  3. Hiria kudeatzeko plataforma ezartzea eta konfiguratzea, haren parametroak ezarritako norainokoarekin eta helburuekin bat jarrita.Kontuan hartu behar da fase hori ez dela inoiz bukatzen; izan ere, konfigurazioa doitu egin behar da emaitzak lortu ahala (arestian aipatutako adierazleen bidez neurtuak), eta denbora baten buruan sentsore eta eragingailu berriak jarri behar dira Smart City kudeaketaren emaitza hobetu eta hasierako inbertsioa eta esfortzua amortizatzeari begira.