ANIMSA

SISTEMA INFORMATIKOAK, LANKIDETZAK ETA ROLAK

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

ANIMSA Nafarroako toki-erakunde askoren informatika-departamentua da. Eskaintzen dituen zerbitzuak kontratatuz, udal, mankomunitate, elkarte, kontzeju… orok langile espezializatuak izango ditu, besteak beste, bere sistema informatikoak diseinatu, mantendu eta administratzeko.

Nahitaez bete beharrekoa den Segurtasunaren Eskema Nazionalarekin, zenbait rol ezarri dira, zerbitzuak ematean bereizi beharrekoak.

Zehazki, honela jasota daude 10. artikuluan: Segurtasuna funtzio bereizi gisa

“Informazio-sistemetan, informazioaren arduraduna, zerbitzuaren arduraduna eta segurtasunaren arduraduna bereziko dira. Informazioaren arduradunak tratatutako informazioaren betekizunak zehaztuko ditu; zerbitzuaren arduradunak emandako zerbitzuen betekizunak zehaztuko ditu; eta segurtasunaren arduradunak informazioaren eta zerbitzuen segurtasun-betekizunak asetzeko erabakiak zehaztuko ditu

Beraz, bereizi egin beharko dira informazio-sistemen segurtasunaren ardura eta zerbitzuak ematearen ardura.

Erakundearen segurtasun-politikaren arabera zehaztuko dira arduradun bakoitzaren eginkizunak eta koordinaziorako eta gatazkak konpontzeko aplikatuko diren mekanismoak”.

ANIMSA segurtasun-administratzailea da. Horrek esan nahi du hauek izango direla, besteak beste, bere funtzioak: informazio-sistemari aplikatzen zaizkion segurtasun-neurriak martxan jarri, kudeatu eta mantentzea; segurtasun-zerbitzuen hardwarea eta softwarea kudeatu, konfiguratu eta eguneratzea; sistemaren erabiltzaileei emandako baimen eta pribilegioak kudeatzea; ezarritako prozedurak aplikatzen direla ziurtatzea; etab.

Erakunde bakoitzean Segurtasunaren Eskema Nazionala ezartzen denean izendatuko dira informazioaren arduraduna eta zerbitzuen arduraduna. Organismo bakoitzaren prozedurekin eta lan egiteko moduarekin batera, bakoitzaren funtzioak eta erantzukizunak zehaztuko dira.

Bestalde, kontuan izan behar da, udaletan hainbeste sistema informatiko mota erabiltzen baitira, beharrezkoa izaten dela beste hornitzaile batzuk kontratatzea batzuetan (adibidez, osoko bilkurak web bidez emateko, presentzia-kontrolerako aplikazioak ezartzeko, etab.). Hornitzaile horiek ANIMSArekin koordinatu behar dute, zerbitzua ondo eskaini ahal izateko. Lankidetza hori hasiera-hasieratik jarri beharko litzateke abian; izan ere, hornitzailea kontratatu aurretik, aztertu beharko litzateke zenbateraino diren bateragarriak zerbitzu berria eta dagokion azpiegitura.

Ezinbestekoa da segurtasun-administratzailearen (ANIMSA) eta bestelako hornitzaileen obligazioak argi bereiztea, lankidetza hori ezin hobea izan dadin eta etorkizunean gatazkarik sor ez dadin.