ANIMSA

ZER DA KUTSADURA DIGITALA?

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Mezu elektroniko bat bidaltzen, argazki bat partekatzen, WhatsApp bat igortzen, bideo bat streaming-ean ikusten edo Interneten bilaketa bat egiten dugun bakoitzean, orduan ere kutsatzen ari gara.  Baina, nola sortzen da kutsadura hori?

Internet eta desmaterializazioa sinonimoak badira ere, ez dugu ahaztu behar azpiegitura fisiko batean oinarritzen dela Internet. Izan ere, kable-sare batek, datu-zentroek eta zerbitzariek funtzionarazten dute Internet.  Beraz, teknologia berriak komunikatzeko erabiltzen ditugunean kontsumitzen dugun energiak kutsatu egiten du.  Azpiegitura bat dago bidalitako mezu bakoitzaren atzean, eta azpiegitura horrek elektrizitatea behar du informazioa zerbitzarien bidez gorde eta transmititzeko.

Kutsadura gehiena sortzen da mezuak datu-zentroetan ostatuta daudelako; zentro horiek dauden instalazioak beti daude piztuta, eta behar bezalako hozte-sistema bat ere behar dute, eta, kasu askotan, “bikoiztuta” egon, segurtasun-arrazoiak direla eta.

Hainbat azterlanek diote kutsadura digitalak karbono dioxidoaren (CO2) emisio guztien %2 sortzen duela.

Baina, zenbat energia kontsumitzen dugu, zehazki, mezu elektroniko bat bidaltzen dugunean?

Ingurumeneko Frantziar Agentziaren azterlan baten konklusioen arabera, 1 MB-ko mezu bakar batek 19 gramo CO2 sortzen ditu batez beste; hartara, kontuan hartzen badugu 293.000 milioi mezu bidaltzen direla egunero (2019ko zifrak dira horiek), argi eta garbi dago zer nolako eragina egiten duten ingurumenean.

Hona hemen adibide bat: Urte batean, egunero 20 mezu elektroniko bidaliz gero, auto batek 1.000 kilometroko bidaia egiteko sortzen duen CO2 kopuru berdintsua sortuko dugu.

Ukaezina da posta elektronikoa erabiltzeak gure lana eta gure egunerokoa erraztu dituela. Zifra horiek ez dira alarma-dei bat, kontua ez baita mezu elektronikoak bidaltzeari uko egitea eta paperera itzultzea. Baina bai kontuan hartu behar dugu jasotzen ditugun mezuen ia %80 spam edo “nahi ez den posta” direla eta ez ditugula ez irekitzen, ez ezabatzen. Eduki hori guztia energia kontsumitu eta kutsadura sortzen ari da, eta, pixka bat antolatuz gero, biak ala biak saihestu genitzake.

Barneratuta ditugu gure lan-mahaiak ordenatuta egon behar duela eta paperik gabeko bulegoa lortu behar dugula. Baina, ez gara hain kontziente gure mezu elektronikoak ez ordenatzeak, bikoiztutako e-mezuak edo fitxategiak ez ezabatzeak edo inoiz erabiliko ez dugun informazioa sarrerako ontzian gordetzeak dakarten kostu ekologikoa.

Iturriak