ANIMSA

PRODUKTU ETA SOLUZIOAK

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

soluciones_pequeñas_entidadesErabilgarritasun argiko proiektu teknologikoak eskaintzen dizkie ANIMSAK entitate horiei, inbertsio txikia ekartzen dutelako eta iraunkorrak direlako bai mantentze-lanari bai eskatzen dituzten giza baliabideei dagokienez.

HIRU soluzio dira, azpiegiturak partekatzen badituzte ere neurrira egiteko eta entitate bakoitzari egokitzeko nolabaiteko aukera eskaintzen dutenak. Soluzio bikainak dira, beraz, toki-entitateentzat, antzeko arazoak partekatzen dituztelako eta erraztasuna eta azkartasuna eskatzen dutelako ezartzeko orduan.

1. Urruneko Zerbitzuen Zentroak jada 40 udal baino gehiagoren kudeaketa-aplikazioei ematen die ostatu ANIMSAn kokatutako “hodei pribatu” batean. Edozein tokitatik konektatu daitezke, eta matxurekin, zerbitzariekin, segurtasun-kopiekin eta ekipamendu-inbertsioekin kezkatu gabe lan egin dezakete. Urteko kuota txiki bat ordainduta, orain arte soilik toki-entitate handiek eskura zituzten azpiegitura eta zerbitzuetara irits daitezke udal txikiak.

2. “MI PUEBLO – NIRE HERRIA” proiektuak prestazio handiko web atari korporatiboa eskaintzen die edozein udali, eta inbertsioa 500 eurotik beherakoa da. Software librea erabiltzen denez, funtzionalagoa, erabilerrazagoa eta iraunkorragoa da soluzioa. Mantentze-lanari dagokionez, urteko kuota 150 eurotik beherakoa da, eta hau dena eskaintzen du, besteak beste: datuak eguneratzea denbora errealean, albisteak, bideo-kanalak, argazki-albumak eta sare sozialak. Soluzio ezin hobea da, beraz, mota horretako udal eta kontzejuentzat.

Hona hemen ingurune horretan eraikitako web atari bat: www.burguete.es

3. ANIMSAko “BULEGO BIRTUALA” soluzioari esker, udal txikiek “on line” zerbitzuak eskain diezazkiekete hiritarrei, joan-etorririk gabe, udal-izapideak Internet bidez egiten direlako. Udal-aktak kontsultatzea, eskabide-ereduak eskuratzea, kexak/iradokizunak bidaltzea, ziurtagiriak eskatzea, ordainketak egitea… horiek guztiak eta gehiago eskain ditzakete udalek arrazoizko prezioekin: 500 eurotik beherako inbertsioa eta 150 eurotik beherako mantentze-lanetarako urteko kuota.

Produktuei buruzko informazio zehatzagoa:

areacomercial@animsa.es

Descargatu Infografia