ANIMSA

Pribatutasun- eta segurtasun-dekalogoa konektatutako gailuetan

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Interneteko konexioa duten gailuetan kontuan izan beharreko ezinbesteko gakoak.

Guk jakin gabe, baliteke gure gailu elektronikoak guk nahi duguna baino informazio gehiago transmititzen aritzea. Datuak Babesteko Espainiako Agentziak prestatutako gakoen zerrenda Interneteko konexioa duten gailuetan nahitaez kontuan izan beharrekoa da.

  1. seguridad_robosZure gorputzak zuk uste duzuna baino gehiago adierazten du.‘Janzteko’ teknologiak (eskumuturrekoak, erlojuak, podometroak, etab.) erabiltzailearen usadio eta ohiturei buruzko informazioa erregistratu eta fabrikatzaileari nahiz hirugarrenei transferitu diezaieketen sentsoreak ditu. Zure jarduera fisikoa monitorizatzeko erabiltzen badituzu, ematen dituzun datuak nork jasotzen dituen, zertarako erabiliko dituen eta hirugarrenei lagako dizkien jakitea komeni da. Datu horiek sare sozial batera igo behar badituzu, saia zaitez erregistratzeko orduan ahalik eta informazio pertsonal gutxiena ematen eta ezabatu edo mugatu zure kokapenerako sarbidea ahal duzun guztietan. Datu horietatik, zuk uste duzuna baino askoz informazio gehiago atera daiteke.
  2. Leiho begiluzea. Gailu askok funtzionaltasun erantsiak eskaintzen dituzten kamerak dituzte. Erabiltzen ari ez bazara, deskonektatu edo estali zinta itsasgarri batekin zu ohartu gabe gailuaren kontrola hartzen duen ezezagunen batek ikus ez zaitzan. Drone baten kasuan, bestalde, aeronautika-arautegia betetzeaz gain, kontuan izan pertsonak identifikatzeko aukera ematen duten irudiak zabaltzen badituzu Internet bidez, haien baimena beharko duzula.
  3. Erasotzen errazak diren gailuak. Blokeatu hasierako pantaila eta erabili desblokeatzeko ahalik eta kode luzeena. Eguneratu zure gailuen softwarea ahal den guztietan, pirata informatikoen erasoak ekiditeko, eta instalatu software gaiztoen aurka babesteko programaren bat. Erabili behar ez baduzu, desaktibatu bluetooth-a, eta baita wifi irekietarako konexio automatikoa ere, erasoetarako sarbideak izan daitezke eta.
  4. Babestu zure datuak galera edo lapurreten aurka. Aurkitu terminala konfiguratzeko aukeretan edukian urrunetik sartzeko modua, hura ezabatzeko, eta pentsatu interesatzen zaizun edo ez urruneko ezabaketa egiteko aplikazio bat erabiltzea. Azter ezazu, bestalde, informazio sentikorra duten aplikazioak blokeatu nahi dituzun ala ez eta, edozein kasutan, egin segurtasun-kopiak maiztasunez.
  5. App-ak: ez onartu irakurri gabe. Aplikazio bat instalatu baino lehen, irakurri bere pribatutasun-politika jakiteko nork jasoko dituen zuri buruzko datuak eta zer egingo duen datu horiekin. Kontuan hartu beste erabiltzaile batzuen iruzkinak ere, batzuetan informazio baliagarria ematen dute eta. Egiaztatu aldiro-aldiro zer aplikazio dituzun instalatuta eta zer baimen eman dizkiezun. Ezabatu erabiltzen ez dituzunak.
  6. Kokapena ez da beti beharrezkoa. Konfiguratu zure gailu mugikorra aplikazioek zure kokapena jakiteko zure baimena behar izateko moduan eta begiratu zure sare sozialek zure kokapenaren berri ematen duten. Behar duzunean soilik aktibatu eskuz geolokalizazioa.
  7. Jostailu konektatuak. Lehenik eta behin, begiratu, beste datu batzuen artean, adingabeen ahotsa edo irudiak jaso ditzaketen haiekin jolasean ari direnean, eta non biltegiratzen dituzten datu horiek. Berrikusi pribatutasun-politika, datu horiei buruzko zer baimen eta nori ematen ari zaren jakiteko. Funtzio gehigarriak lortzeko jostailua online erregistratzeko eskatzen badizute, jakin ezazu nora iritsiko den emandako informazio pertsonala eta zertarako erabiliko den.
  8. Pasahitz gehiegi. Pasahitzek sendoak izan behar dute eta pasahitz desberdina erabili behar da zerbitzu bakoitzerako. Nola gogoratu denak? Pasahitzen kudeatzaile bat erabiltzea komeni da, gailuan zifratuta biltegiratzen dituena eta horiek eskuratzeko gako-pasahitza erabiltzea gomendatzen da. Nolanahi ere, ez eduki pasahitzak zure posta elektronikoan edo segurtasunik gabeko dokumentu batean biltegiratuta.
  9. Adingabeak:hezi itzazu. Hitz egitea eta gainbegiratzea dira tresnarik onenak adingabeak teknologiarekin harremanetan jartzen direnean. Gailuak zertarako erabili behar dituzten beraiekin adostea eta gurasoek kontrolatzeko tresnak instalatu nahi diren kontuan hartzea komeni da. Gurasoek adingabearen kokapena jakiteko kokapen-software bat instalatu nahi badute gailuan, aldez aurretik adingabearekin hitz egitea komeni da.
  10. Ba al dakizu non erosten duzun? Lehenik eta behin, ziurtatu erosketa egin nahi duzun web-orriaren helbidea zuk nahi duzun hori dela, eta, zure informazioa eman aurretik, egiaztatu nork eta zertarako erabiliko duen, eta begiratu pribatutasun-politikak arduraduna identifikatzen duen eta bere helbide soziala adierazten duen. Arreta berezia jarri publizitatea bidaltzeko zure informazioa erabiltzeko baimena eskatzen dizuten laukitxoei eta, interesatzen ez bazaizu, ez markatu, ez da eta nahitaezkoa. Susmatu prezio oso baxuak eskaintzen dituzten web-orriez, eta zalantza sortzen bazaizu, bilatu konfiantza eta segurtasun gehiago ematen dizun beste aukera bat.