ANIMSA

Prezio onurazkoak informatika-ekipamenduan eta kontsumigarrietan

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Aurten ere, ANIMSAk toki-entitate akziodunei eskaintzen dizkien informatika-ekipamenduaren eta kontsumigarrien prezioak aztertu ditugu. Azterketaren emaitzek berriro ere berretsi dute produktuak ANIMSAren bidez erosten dituzten entitateek oso prezio onurazkoak dituztela.

60_consumiblesANIMSAk atxikitako toki-entitateei eskaintzen dizkien zerbitzuetako bat informatika-produktuak eta kontsumigarriak saltzea da. Toki-entitateek eskatutako produktuak erosten ditu ANIMSAk. Lizitazio publiko bidez egiten du, eta, gehienetan, esparru-akordio bidez.

Bolumen handiak erosten ditu ANIMSAk eta, gainera, ez du inolako irabazi-tarterik ezartzen (erositako prezioan saltzen ditu), eta, horregatik, toki-entitate akziodunek oso prezio onean eros dezakete informatika-ekipamendua, beste hornitzaile batzuekin lortu lezaketen baino prezio merkeagoan, alde batera utzita hornitzaile jakin batzuen unean uneko eskaintza bereziak.

Zinez aipatzeko modukoa da ekipamenduen (mahai gaineko ordenagailuak edo ordenagailu eramangarriak) eta inprimagailuen prezioa, azterketaren arabera. Adibidez, lanpostu bateko ordenagailu batean, %23,44ko aurrezpena lortu daiteke, %18,27koa, ordenagailu eramangarri batean, eta %23,63koa ere, monitoreetan. Eta are aipagarriagoa da kontsumigarrietan lortu daitekeen aurrezpena, % 52,88 merkeago ere eros baitaitezke produktu batzuk.

Gainera, ez da ahaztu behar ANIMSAren zerbitzuak produktuaren instalazioa eta konfigurazioa dituela barne, inolako kosturik gabe toki-entitatearentzat, betiere bazkideak badira.