ANIMSA

Pasahitz gehiegi? Agian bai, baina denak dira beharrezkoak

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Gaur egun, gure ordenagailuetako informaziorako, posta elektronikorako eta/edo beste zerbitzu telematiko batzuetarako sarbidea izateko metodorik ohikoena pasahitza da. Pasahitza baliabide-motaren batera iristeko eskatzen zaigun informazio sekretua da eta bere jabeak soilik jakin behar du. Galdera da: pasahitz gehiegi al ditugu? Agian bai, baina gogoan izan behar dugu ez direla kapritxoa, gure zerbitzu, eduki eta abarretara modu desegokian sartzea ekiditeko metodoa baizik.

contrasenasSeguruenik, gogoan izan behar dugun pasahitz-kopuruagatik eta haien iraungitzeagatik, zalantzak sor daitezke zerbitzu bakoitzerako erabili behar dugun pasahitzari buruz. Ez da gauza bera lanpostuan saioari hasiera emateko pasahitza, posta elektronikoaren pasahitza, SARA sarean argitaratutako zerbitzuetarako sarbidea izateko pasahitza edo banku elektronikorako pasahitza. Horregatik, zerbitzu bakoitzerako pasahitza sortzen, gogoratzen eta bereizten denbora eta ahalegina inbertitzeko gomendioa egiten dugu ANIMSAtik. Halaber, aldiro-aldiro, pasahitzean aldaketa bat egiteko premia gogorarazten dizugu. Horrela, asmo txarrez ari den erabiltzaileren batek gure pasahitza lortzen badu, gure informazio pertsonalerako sarbidea zailduko diogu. Beraz, gure edukien segurtasuna modu eraginkorragoan bermatuko digun eta usurpazio posibleen aurrean babestuko gaituen pasahitza aukeratu eta gogoratu behar dugu.

Nola babestuko naiz?

Honako hauek dira gure pasahitzentzat babes handiagoa lortzeko kontuan har ditzakegun zenbait aholku:

  • Pasahitzen luzera: zenbat eta pasahitz luzeago orduan eta zailago izango da erreproduzitzea, eta segurtasun handiagoa eskainiko du.
  • Pasahitzen baliozkotasuna: erregulartasunez aldatu behar dira, datuen kritikotasunaren arabera. ANIMSAn, adibidez, posta elektroniko berrira sartzeko pasahitzak hiru hilean behin aldatzea exijitzen dugu.
  • Pasahitzak karaktere alfabetikoak (letra larriak eta xeheak konbinatuz), digituak eta karaktere bereziak (@, ¡, +, &) konbinatuta osatzea.
  • Pasahitz desberdinak erabiltzea non sartu nahi duzun (adibidez, ez da pasahitz bera erabili behar posta-kontu baterako eta bankuko zerbitzuen sarbiderako).
  • Postako pasahitzak ez ditu izan behar erabiltzailearen izena, bere helbidean ageri diren datuak edo asmatzen erraza den beste edozein informazio pertsonal (urtebetetze-eguna, seme-alaben edo ezkontideen izenak…). Ez ditu izan behar teklatuan elkarren ondoan dauden letrak (qwerty) edo ez dio ordena alfabetiko edo zenbakizko bati jarraitu behar (123456, abcde, etab.).
  • Hizkuntzaren batean dauden hitzak ere baztertu egin beharko lirateke (adibidez: “zelaia”). Pasahitzak hausteko eraso ezagunenetako bat hiztegi batean dauden hitzak eta/edo erabilera arrunteko hitzak probatzea da.
  • Pasahitzak ez dira gorde behar leku publiko batean eta edonoren eskura (mahai gainean paperean idatzita, etab.).
  • Pasahitz sendoa sortzeko metodo on bat buruz ikasten erraza den esaldi bat pentsatu eta arau erraz bat aplikatuz laburtzea da.
  • Pasahitzak ez dira Interneten partekatu behar (posta elektronikoz). Bereziki, ez da fidatu behar pasahitza eskatzen duten edo pasahitza egiaztatzeko webgune bat bisitatzea eskatzen duten mezu elektronikoez

ANIMSAren posta elektroniko aurreratuko pasahitzen politik

Lehen aipatu dugun bezala, ANIMSAren posta elektronikoko zerbitzu berriak pasahitz propioa behar du, gure ekipamenduan sartzeko erabiltzen dugunaren desberdina eta arau hauek bete behar dituena:

  •  Pasahitzaren iraungitzea 90 egunekoa da. Zergatik behartzen da aldatzera? Pasahitz segurua dugula uste badugu ere, litekeena da beste norbaitek jakitea tekleatzen ikusi gaituelako (adibidez, pasahitza erabiltzailearen eremuan idatzi dugulako edo entzuteko programen bidez atzeman digutelako).
  • 7 karaktereko luzera izan behar du, gutxienez.
  • Ez du eduki behar erabiltzaile-izena (helbide elektronikoa), ezta izenaren zati bat ere.
  • 4 kategorietatik 3 izan behar ditu: letra larriak, letra xeheak, zenbakiak eta karaktere berezi edo ez-alfabetikoak.
  • Ez du izan behar aurreko pasahitzaren antzekoa.
  • Pasahitz-aldaketaren aurreko 15 egunetan, mezu bat jasoko dugu egunean behin, aldatzeko jarraibideak gogoratuz.

Pasahitzei buruzko informazio gehiago: