ANIMSA

Oporraldi-ondorengo depresiorik? 10 app hura gainditzeko

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Uda bukatu da jada eta atzean gelditu dira oporraldiko egun gehienak. Lanera itzultzea hain gogorra izan ez dadin, teknologia ere gure zerbitzura jartzen da. Aplikazio mugikor batzuek lagundu eginen digute oporraldi-ondorengo estresa “gainditzen”. Jarraian, hona hemen 10 app, laneko errutinara berriz egokitzen lagundu diezaguketenak.

estres1. Headspace. Ba al dago meditazioa baino hoberik estresik ez izateko? App honek eskaintzen dizkigun programetan, mindfulness meditazioa lantzeko aukera izanen dugu, egunean 10 minutuz.

2. Pacifica. App honek gure gogo-aldartea aztertzen du egunero, eta gure bilakaeraren arabera, zenbait jarduera eskaintzen dizkigu egoera jakin batzuen estresa gainditzen laguntzeko.

3. Fabulous. Motiba nazazu! Energia deskargatu behar badugu, app honek entrenamenduak eskaintzen dizkigu; haren programa pausoz pauso jarraituz gero, edozein osasun- edo produktibitate-helmuga lortuko dugu.

4. Endomondo. Kirola egiteko erreferentziakoa den app horietako bat. Jarduera fisikoaren iraupena, distantzia, abiadura eta/edo kontsumitutako kaloriak kontrolatzen ditu 50 kirol baino gehiagotan.

5. Seven. Aplikazio honek erronka bat proposatzen digu ikasturte berriari begira: 7 minutuko ariketak 7 hilabetez. Seven aplikazioan, hiru bizitza ditugula hasten gara. Egun batean huts eginez gero, bihotz bat galduko dugu, baina hilabetean 3 ariketa uzten baditugu egin gabe, partida bukatu eta gure aurrerabidea berrasiko da.

6. Remember the milk. Lanera itzultzearekin, egiteko eta ahaztu samar genituen zenbait eginbehar eta lan ager daitezke. App honi esker, hobeki antolatuko dugu gure lana. Aplikazio hau lanen zerrenda antolatzen du, lanpetua dabilen jendearentzat. Ez zara berriro ahaztuko esneaz (edo beste zernahiz).

7. SleepBot. Lanera itzultzeak gure loan ere izan dezake eragina. Aplikazio honi esker, lo egiten ditugun orduen jarraipena egin dezakegu, eta aztertu zenbat ordu gehiago behar ditugun behar bezalako atsedena hartzeko.

8. Runtasty. Errezeta osasuntsuak, errazak eta azkarrak prestatzea izan daiteke lanera itzuli behar izatearen negatibotasuna desagerrarazteko modu onenetakoa.

9. Ansiedad y estrés. Urte osorako app bat, baina bereziki erabilgarria errutinara itzultzeak estres eta antsietate handiena sortzen diguten une horietarako.

10. MoodTools – Depression Aid. App honek gure “depresioa” gainditzen lagunduko digu aholku praktikoen eta jardueren bitartez.

Ohar bat: aplikazio horiek pizgarri bat izan daitezke gure ohiturak aldatu eta gure aldartea hobetzeko, baina argi utzi behar da haietako batek ere ez duela nahi inongo tratamendu eta/edo esku-hartze mediko ordeztu.