ANIMSA

ONGI ETORRI BERRIRO!

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Urtebetez lantokiko prestakuntzako praktiketako langilerik gabe egon ondoren, ANIMSAk berriz ere bost ikasle izango ditu beren gradu-ikasketen azken hilabeteetan.

Hiru hilabetez partekatuko dituzte bizipenak. Denboraldi horretan, gure ezagutza eta baliabide guztiak haien eskura jartzen saiatuko gara, haien garapen profesional eta pertsonala sustatzen jarraitu ahal izateko.

Ikasleek prestatu eta garatu bitartean berenganatu dituzten ezagutzak, gaitasunak eta jarrerak erabili ahal izango dituzte, etengabe aldatzen ari den eta sinergiaz beteta dagoen ingurune bizi eta benetako batean. Errealitate soziala esperimentatzeko aukera izango da. Ikasle gehienentzat, ANIMSA beraien ibilbide profesionaleko lehenengo urratsa izango da.

Zalantzarik gabe, oso garai aberasgarria izango da bi aldeentzat. Elkar ezagutu eta lan-etorkizuna partekatu ahal izateko aukera.