ANIMSA

On-lineko 10 aplikazio, bizia salbatu ez baina oso lagungarriak izan daitezkeenak

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Deskargarik egin behar izan gabe, web aplikazioak oso erabilgarriak izan daitezke larrialdiko egoeretan. Halere, badute, baita ere, zenbait muga eta/edo debeku. Zenbait kasutan, dokumentuak edo irudiak “bere hodeira” igotzeko eskatzen dute; beraz, horien erabilera ERABILTZAILEAREN ERANTZUKIZUNPEAN izanen da betiere.

  1. Easel.ly. Infografiak dohainik sortzeko aplikazio onenetako bat. Zenbait txantiloi daude aukeran, eta oso erraz erabiltzen da, “klik egin eta arrastatu” mekanika batean oinarrituta baitago. Artxiboak bere hodeian gordetzen ditu, beraz, lana edozein unetan eskura daiteke berriz. Baldintza bakarra da soilik JPG formatuan esporta daitezkeela artxiboak. http://www.easel.ly/
  2. Faktura Elektronikoa. Fakturak facturae formatuan sortzeko aplikazioa, dohainik.
    http://www.hazteunafacturae.com/crea-tu-factura-electronica.html;jsessionid=3A9EFF53B1C7B493A7B731FD6CA16A48 Fakturak Iruñeko Udalari bidaltzeko, badago pertsonalizazio bat honako esteka honetan: http://facturae.pamplona.es/crea-tu-factura-electronica.html
  3. Online OCR. Web honetan eskaneatutako edo fotografiatutako testuak igotzeko aukera dugu. “Bere sistemak” hizkuntza detektatu eta dokumentua itzultzen digu htlm, word edo testu hutsean. Ez dago erregistratu beharrik erabiltzen hasteko, baina 15 orri orduko muga ezartzen du. http://www.onlineocr.net/
  4. Grooveshark . Streaming-musika eskaintzen duen web aplikazioa, erraz erabiltzen dena; musika-katalogo zabala du erabiltzaileen ekarpenei esker. Gainera, alderdi positibo gisa, nabarmendu behar da ez dagoela audioko iragarkirik. http://grooveshark.com/
  5. Pixlr: Onlineko irudi-editorea, Photoshop programako interfacearen antzekoa duena. Hura baino mugatuagoa da, baina oso erabilgarria oinarrizko ukituak egiteko. https://pixlr.com/
  6. Artxibo-bihurgailua: http://www.online-convert.com/es multimedia artxiboak formatu batetik beste batera bihurtzeko aukera ematen du, aise eta arin. Erregistratu beharra dago.
  7. Dictation ahotsa ezagutzeko onlineko aplikazio bat da, edozein luzeratako dokumentuak idazteko aukera ematen duena diktatu hutsa eginez. http://ctrlq.org/dictation/
  8. Autre Planete QrCode: GR kodeen sorgailu bat da; horietan web orriekiko estekak sar daitezke, baita mezuak zein aurkezpen-gutunak zifratu ere. http://www.autreplanete.com/qrcode-generator/#url
  9. Webcam Toy: 80 efektu dibertigarritik gora web kamera batekin erabiltzeko. Erabilgarri sakelako telefonoetarako aplikazioan ere. http://webcamtoy.com/es/
  10. Lanak PDF-rekin. FillAnyPDF web aplikazioak formularioak betetzeko aukera ematen digu horiek inprimatu eta eskuz bete behar izan gabe. Duela gutxi arte doako bertsio bat bazegoen ere, gaur egun dolar bat ordaindu behar da hilean bertsio estandarra erabiltzeko. https://www.fillanypdf.com
    Honako esteka hauetan PDF formatuari lotutako beste web aplikazio batzuk aurkituko ditugu:
    http://www.htmlpdf.com/ web orriak pdf bihurtzeko.
    http://www.pdfmerge.com/ pdf-ak batzeko.
    http://www.splitpdf.com/ pdf-a ebakitzeko.

pixlr

Web “Pixlr”