ANIMSA

OINARRIZKO 10 ARAU ORDENAGAILUKO PANTAILA BATEN AURREAN LAN EGITEKO

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

posturasBesteak beste, neke fisikoa, edo begiena nahiz buruarena gerta daiteke, ordenagailu-pantaila baten aurrean luze lan egiten badugu egokiak ez diren jarrera eta baldintzetan. Jarraian, 10 arau horiek saihesten laguntzeko.

  1. Ez jarri ordenagailua burua 35º baino gehiago jiratu behar izateko moduan, eta ez egin lanik sekula enborra jiratuta.
  2. Gorde gutxienez 10 cm-ko tartea teklatuaren eta mahaiaren ertzaren artean eskumuturrak eta besaurreak bermatu ahal izateko; horrela, nabarmen arinduko duzu sorbalden gaineko tentsio muskularra. Kokatu pantaila teklatuaren aurrean, beharrezkoak ez diren birak saihesteko.
  3. Kokatu pantaila haren goiko ertza gutxienez zure begien maila berean gelditzeko moduan. Eremu bisual optimoa ikuste horizontalaren lerroaren eta horizontalaren azpiko 30º-tan marrazten denaren artean dago.
  4. Gorde gutxienez 60 cm-ko aldea, gutxi gorabehera, pantailaren eta begien artean.
  5. Ordenagailuan datuak sartzen ari bazara datu horiek paperezko euskarrian kontsultatu bitartean, saihestu burua gehiegi jiratu edo makurtzea; horretarako, dokumentuak modu egokian jarri behar dira. Dokumentuak jartzeko euskarri bat erabiliz gero, jarri pantailaren altuera berean.
  6. Saihestu ahal neurrian islak eta itsualdiak; horretarako:
    – Doitu distira eta kontrastearen kontrolak islak ahalik eta gehiena murrizteko.
    – Ahal den guztietan, erabili polaritate positiboa (karaktere ilunak hondo argiaren gainean).
  7. Egokitu aulkia mahaiaren planoa gutxi gorabehera ukondoen altueran edo beherexeago geldi dadin, besaurreak eroso bermatzeko moduan. Aulkia egokituta, oinak ez badira zoruraino iristen, jarri oinak bermatzeko euskarri bat.
  8. Pausa txikiak egitea ordenagailua erabili bitartean eta jarrerak aldatzeko aukera oso gomendagarriak dira gainkarga muskularrak eta neke fisikoa saihesteko.
  9. Gomendagarria da aldian behin ariketa bisual eta muskularren taula bat egitea, ikusmena eta giharrak erlaxatzeko.
  10. Begien nekea gutxitze aldera, honako ariketa hauek gomendatzen dira: aldian behin pantailara begiratzeari uztea, mugagabera edo urruneko puntu batera begiratzea, begiak irekitzea eta ixtea azkar eta indartsu samar, eta/edo betazalak leunki igurztea hatz-mamiarekin begiak hezetzeko.