ANIMSA

Nola lortu argitaratzen ditugun bideoak irisgarriak izatea?

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Bideo irisgarri esaten zaie edonor sartu ahal izatea eta edonork uler dezakeen edukia izatea bermatzen duten bideoei, kontuan izan gabe hartzailearen gaitasun fisikoak, ezagutza-mugak edo eduki horiek ulertzea zaildu dezaketen inguruabarrak (esaterako, nabigazio-abiadura).

Administrazio publiko gisa, kontuan izan behar dugu, Sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen irisgarritasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuaren arabera, gure webguneetan argitaratutako multimedia fitxategi orok irisgarriak egitera behartuta gaudela (azpitituluak… ).

Obligazio horrek eragina du administrazio publikoek sortutako eta haien webguneen eta mugikorretako aplikazioen bidez zabaldutako multimedia eduki orotan, hartarako erabilitako plataforma teknologikoa edozein izanik (Youtube, Facebook, Vimeo, plataforma propioa, etab.).

Hori lortzen laguntzeko, ANIMSAn gida bat sortu dugu, Yotube plataforman oinarritua, Yotuben azpitituluak automatikoki nola sartu azaltzeko. Espero dugu baliagarria izango zaizuela.

Bideo irisgarriak egiteko gida