ANIMSA

Nola kudeatu gure ziurtagiri digitala?

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

Hona hemen gomendio eta aholku batzuk ohiko zalantzak argitzeko

Lehenik eta behin, jakin behar dugu ziurtagiri digital guztiak ekipo informatiko batetik kudeatu daitezkeela. Txartel batean badago, irakurgailu 56_identificacionkriptografiko batekin erabiliko da. Software-motakoa bada, aldiz, sinadura digitalean erabilitako programatik erabiliko da (Interneteko nabigatzailea, normalean, baina ez beti).

Nola egiaztatu non dagoen instalatuta ziurtagiria eta balioduna den?

Autoritate ziurtagiri-emaile eskudunak jaulki ondoren, artxibo digital bat emango digute, ordenagailuan instalatu ahal duguna. Luzapen desberdinak (p12, pfx, pem, crt…) izan ditzakete ziurtagiri digitalek, baina arazorik gabe bihurtu daitezke guztiak.

  • Instalatutakoan, erabiltzen dituen programan gordetzen dira ziurtagiri digitalak. Hau da:
  • Internet Explorer nabigatzailean (aldatu egin daiteke bertsioaren arabera): Tresnak – Interneteko aukerak – Edukia – Ziurtagiriak…
  • Firefox nabigatzailean (aldatu egin daiteke bertsioaren arabera): Tresnak – Aukerak – Aurreratua – Zifratzea – Ikusi ziurtagiriak…
  • Windows sistema eragileak Ziurtagiriak izeneko administrazio-kontsola du, makina horretan instalatutako ziurtagiri guztiak erakusten dituena.

Ziurtagiri digitalek baliotasun-aldi mugatua dute; aldia igarota, iraungi egiten dira, hau da, automatikoki baliogabetu eta ezin dira erabili. Garrantzitsua da, beraz, iraungipen-data iritsi aurretik berritzea, aurreko ziurtagiria jaulki zuen autoritate ziurtagiri-emaile berean edo beste batean.

Nola esportatu (segurtasun-kopia egin) ziurtagiri digitala?

Instalatu aurrekoaren antzeko artxibo digital batera esportatu daiteke nabigatzaile batean konfiguratutako ziurtagiri digital bat. Hona hemen ziurtagiriaren segurtasun-kopia bat egiteko urratsak:

  • Internet Explorer nabigatzailean: Tresnak – Interneteko aukerak – Edukia – Ziurtagiriak… – Pertsonala. Aukeratu ziurtagiria eta, gero, klikatu “Esportatu…” botoia. Ziurtagiriak esportatzeko morroia exekutatuko da, prozesuan zehar gidatuko zaituena. Morroian, hautatu “Esportatu gako pribatua” aukera. Nahi izanez gero, pasahitz bat ezar daiteke, morroiak eskatuko duena ziurtagiria inportatzen denean. Ondoren, klikatu “Arakatu” botoia, aukeratu kopia gordetzeko kokapena eta jarri izena sortutako artxiboari. Gero, hautatutako aukera guztiak erakutsiko ditu laburpen batek. Klikatu “Amaitu”
  • Firefox nabigatzailean: Tresnak – Aukerak – Aurreratua – Zifratzea – Ikusi ziurtagiriak… Egin klik ziurtagirian eta, gero, klikatu “Egin kopia…”. Aukeratu ziurtagiria gordetzeko kokapena, ziurtagiria babesteko pasahitz bat eta klikatu “Onartu”.

Nola inportatu ziurtagiri digitala?

Autoritate ziurtagiri-emaile eskudunak jaulki eta berehala instalatu daiteke ziurtagiri digital oro. Ziurtagiriaren bizialdian zehar, nabigatzaile desberdinetan ere inportatu daiteke (ordenagailu berean edo beste batean). Hona hemen ziurtagiri digitala Interneteko nabigatzailean inportatzeko urratsak:

  • Internet Explorer nabigatzailean: Tresnak – Interneteko aukerak – Edukia – Ziurtagiriak… – Pertsonala. Hautatu “Inportatu…” aukera. Ziurtagiriak inportatzeko morroia exekutatuko da, prozesuan zehar gidatuko zaituena. Morroian, erabili “Arakatu” botoia inportatu nahi duzun artxiboa hautatzeko. Pasahitza eskatuko da (inportatu beharreko kopia egin zenean konfiguratu bazen soilik), baita gako pribatua esportagarri gisa markatzea ere.   Aukeratu “Hautatu automatikoki ziurtagirien biltegia ziurtagiri-motaren arabera”. Ondoren, hautatutako aukera guztiak erakutsiko ditu laburpen batek. Klikatu “Amaitu”
  • Firefox nabigatzailean: Tresnak – Aukerak – Aurreratua – Zifratzea – Ikusi ziurtagiriak… Egin klik ziurtagirian eta, gero, klikatu “Inportatu…”. Erabili “Arakatu” botoia inportatu nahi duzun artxiboa hautatzeko, idatzi ziurtagiria babesteko pasahitza eta klikatu “Onartu”.

Nola ezabatu ziurtagiri digitala?

Ziurtagiri digitalak Interneteko nabigatzaileak utzitako arrastoa ezabatu nahi badugu, hauxe egin behar dugu:

  • Internet Explorer nabigatzailean (aldatu egin daiteke bertsioaren arabera): Tresnak – Interneteko aukerak – Edukia – Ziurtagiriak… Gero, klikatu ezabatu nahi duzun ziurtagiria eta aukeratu “Kendu”.
  • Firefox nabigatzailean (aldatu egin daiteke bertsioaren arabera): Tresnak – Aukerak – Aurreratua – Zifratzea – Ikusi ziurtagiriak… Gero, klikatu ezabatu nahi duzun ziurtagiria eta aukeratu “Ezabatu”.

Kontuan hartu behar da ziurtagiri bat ezabatzeak ez duela esan nahi ezin dela erabili. Autoritate ziurtagiri-emaile eskudunean ezeztatu arte balioduna izaten jarraituko du, eta inportatuta dagoen beste edozein nabigatzaile edo ekipotan erabili ahalko da.

SOFTWARE OSAGARRIA

Hona hemen izateko arrazoia ziurtagiri digitaletan duten aplikazio batzuk:

  • ANIMSAko sinatzailea
  • http://firmaelectronica.gob.es/Home/Descargas.html helbidetik deskargatu daitekeen autosinadura
  • XolidoSign

INTERESEKO ESTEKAK

Ziurtagiri digitalen kudeaketari buruzko galdera ohikoenak (esportazioa, inportazioa, ezabatzea):

https://www.sede.fnmt.gob.es/preguntas-frecuentes/exp-imp-y-elim-de-certificados