ANIMSA

Nola hautatu Interneteko konexiorik onena?

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de Cookies.

comunicacionesEgiguzu kontsulta Interneteko konexioaren hornitzailea aldatu baino lehen, edota egun duzun hornitzailearen konexioan aldaketaren bat egin aurretik.

Interneteko konexio bat aukeratzeko orduan, honako hauek dira ezaugarri agerikoenak: emaria (datuak igotzeko eta jaisteko abiadura) eta fidagarritasuna (aktiboa egotea eta ahalik eta denbora luzeena behar bezala funtzionatzen). Hala eta guztiz ere, garrantzitsua da kontuan hartzea beste faktore batzuk ere, beharrezkoak direnak konexio hori gure zerbitzuekin bateragarria izan dadin. Adibidez, IP helbide finkoa eta sare pribatu birtualak (VPNak) sortzeko aukera izatea ezinbestekoa da urrutiko zerbitzuetara edo 012-infolocal zerbitzura sartzeko. Horregatik, garrantzitsua da konexioak eta ekipoek ezaugarri tekniko egokiak izatea.

ANIMSAtik, aholkularitza-zerbitzua ematen dugu Internetera konektatzeko dauden aukera guztien inguruan. Gainera, zerbitzu horien hornitzaileekin hitz egiten dugu, Entitateek eskaintzen dituzten soluzioak egokiak direla ziurtatze aldera.

Zerbitzua eten lezakeen aldaketa-prozesu bati ekin baino lehen, ziurtatu eginen dugu hornitzaileekin konexio berriaren ezaugarri teknikoak gaur egungoak bezalakoak edo hobeak izanen direla, eta egun erabilgarri dituzun funtzionaltasun eta zerbitzu guztiek beren horretan jarraituko dutela. Gainera, aldaketan zehar, gure ekintzak hornitzaileekin koordinatzen ditugu, trantsizioan zehar egin beharreko etena minimizatzeko.

Bestalde, komunikazio-lerro asko –bai ahotsekoak, bai datu-konexiokoak– dituzten udalentzat, kontratazioa lizitatzen ere lagundu diezazuekegu.